BIME PRO 2021, inoiz baino handiagoa

Partekatu

Urriaren 27tik 29ra egingo den BIME PRO nazioarteko azokak lehendabiziko iragarpenak egin ditu. 2021eko edizioaren berrikuntzen artean Music Equality Forum ekitaldia Musikaren Edizioaren Biltzarra aurkitzen dira.

BIME PROren edizio berria Europako eta Latinoameriketako musika-industrien topaketa handia izango da. Edizio honetan, Latinoamerikako industriak protagonismo berezia izango du; izan ere, 2022ko apirilean izango den BIME Bogotá ekitaldiaren aurrekaria izanik, Atlantikoaren beste aldeko profesionalen ordezkaritza zabala bilduko da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Aurtengo programa zabala bezain askotarikoa izango da, eta honako hauek izango dira zerrendaburu: RAPHAEL, oholtza gaineko 60 urteko ibilbidean eskuratu duen eskarmentua partekatzeko; SHIRLEY MANSON, Garbage taldeko abeslari eta konpositorea, berriki diskoa argitaratu duena, eta musikaren industrian genero-berdintasunaren aldeko borrokan aitzindari izatearren Keychange-ren enbaxadore izendatu dutena; eta MALA RODRIGUEZ, musika urbanoaren erreferente baita nazioartean ere. Grammy Sarietan musika urbano sailean “Diskorik onena” eta “Abestirik onena” jaso zuen lehendabiziko emakumea izan zen. Horretaz gain, MTV Latinoamerika saria eta Espainiako Egungo Musiken Sari Nazionala ere jaso ditu.
Artistez gain, nazioarteko foro honetan urtero elkartzen diren 3.000 profesional baino gehiago ere izango ditugu. Topaketa Euskalduna Jauregian izango da, urriaren 27an, 28an eta 29an, eta lan-saio emankorrak, networking-ak, tailerrak eta panelak antolatuko dira, honako gai hauek, besteak beste, lantzeko: musika, aldaketaren alde borrokatzeko tresna; egile-eskubideak live streamingari dagokionez, kontratazioa jaialdietan edo NFTak, eta musika-preskripzioko formatu eta plataforma berriak belaunaldi berrientzat. Aurten, esparru osoa erabiliko dugu leku gehiago behar baititugu ekitaldiak hartu duen dimentsio handiagora egokitzeko, eta industriaren berrikuntzarako eta ekintzailetzarako gunea ere izango dugu; gune horretan, APPei, bideojokoei eta teknologia berriei buruzko berrikuntza guztien berri izango da. Tokiko, estatuko eta nazioarteko erakunde eta elkarte garrantzitsuenetako kideekin elkarlanean hautatu eta landuko dira gaiak, sektorea lehen eskutik ezagutzen dutela kontuan izanik, eta komisario-lanetan jardungo dute; izan ere, BIME PRO musikaren profesionalek pentsatutako eta musikaren profesionalentzat pentsatutako ekitaldia da. Erakundeei dagokienez, edizio honetan, oraingoz, honako hauek parte hartuko dute: Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza, Kultura Ministerioa, INAEM, Acción Cultural Española, Sounds from Spain-ICEX, Basque. Music., Navarra Live Music, MediterranewMusix, Catalan Arts, AGADIC-Galiziako Xunta, IDARTES-Bogotáko Alkatetza Nagusia, ProChile edo Dutch Music Export, besteak beste.
2021eko edizioan hainbat berrikuntza izango dira, eta inoiz ez bezalako nazioarteko bi topaketa egingo dira BIME PRO biltzarrean: Musikaren Edizioaren 1. Biltzarra eta Music Equality Forum-aren 1. edizioa, hau da, industrian aukera-berdintasuna izateko lanean ari diren nazioko eta nazioarteko ekimen nagusiak bilduko dituen gunea. Gainera, Conecta Fiction-ekin elkarlanean, Pitch Music Series lehiaketaren nazioarteko lehen deialdia antolatuko da; musika modu originalean erabiltzeagatik nabarmentzen diren ikus-entzunezko proiektuak saritzea du xede, eta hainbat herrialdetako ekimenak aurkeztu dira dagoeneko, hala nola Espainia, Mexiko, Txile, Argentina, Uruguai, Portugal, Frantzia eta Errusia.
Sektore honetan lan egin nahi duten eta prestakuntza jaso nahi duten pertsona guztientzako gune bat izaten da BIME PRO ekitaldian, eta unibertsitate tradizionaletan nekez topatuko duten lanbide baten sekretuak ezagutzeko aukera eskaintzen die. 3 jardunaldi trinko izango dira, eta profesionalek masterclassak emango dituzte prestakuntza aurreratuko programa osatu baten barruan. Horretaz gain, 24 ikaslek programa horretan parte hartzeko aukera izango dute, beka baten bitartez, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Sailari eta Lanbideri esker, baita beste erakunde hauen laguntzari esker ere: Idartes, Txileko Unibertsitatea Humanismo Akademia, Radio 3, Mondragon Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitatea, Juan Carlos III, Nafarroako Unibertsitatea, UNIR, SAE, IMB, ENTI eta THE BASS VALEY.
Era berean, musikaren industriako startup disruptiboenak sustatu eta saritzea ere bada topaketa honen helburua, betiere hazteko potentzial handia eta nazioartekotzerako aukera handiak baldin badituzte; horretarako, lotura eta konexio garrantzitsuak sortzen ditugu ekintzaileen munduaren, inbertitzaileen eta biltzarrean parte hartzen duten enpresen artean.
Urtero legez, ekitaldia izango den egun beretan, hasten ari diren talentu handiko musikari onenetakoak bilduko ditugu BIME CITY jaialdian, Bilboko hainbat aretotan; mundu osoko taldeak ikusteko aukera izango da.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU