BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea

Partekatu

Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko.

Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk Stereorocks Klubarekin elkarlanean eta Basque. Music.-en laguntzarekin, ekimen honen bigarren edizioa antolatu dute. Helburua, Euskal Herriko klub eszena ikustaraztea eta balioa ematea da, baita bertako artistei beraien lana Stereorocks klubean (Kafe Antzokia, Bilbo) erakusteko aukera eskaintzea ere.

Pasa den irailean deialdia zabaldu ondoren, antolakuntzak Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea artistak huatatu dituzte ekimen honen aurtengo edizioan parte hartzeko. Hauek, BIME Pro kongresu profesionalaren inguruan bete-betean parte hartzea, networking saioetan eta industriarekin lotutako gaietan ikasteko eta prestatzeko jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. Gainera, urriaren 28ko goizaldeko 1:00etan Showcase formatuan joko dute Kafe Antzokiko Kutxa Beltzan. 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU