Classical: NEXT 2022 jaialdian parte hartzeko deialdia ireki dute

Partekatu

Musika klasikoaren sektoreko erreferentziazko azoka den Classical: NEXT azokak 2022 datak iragarri ditu: maiatzaren 17tik 20ra. Azken bi edizioak bertan behera gelditu eta gero 2022ko edizioa Hannover-en egingo dute.

Musika jaialdiaz gain nazioarteko musikaren profesionalen topaleku nagusietakoa da. Bertan antolatzen diren showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki dute.

Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago 2021eko azaroaren 5a bitartean. Esteka honetan aurkituko duzu zure proposamena aurkezteko behar duzun informazio guztia.

BASQUE. MUSIC. ekimenak stand bat jartzen du Classical: NEXT azokaren baitan eta gogoratu behar dugu 2019an Trio Zukan-ek showcase bat eskaintzeko aukera izan zuela.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU