Basque. Music. at WOMEX 2021: AMAK

Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuena, Porton burutuko da modu presentzialean urriaren 27tik 31ra. AMAK izan da 2020ko edizioan BASQUE. MUSIC. showcase-an parte hartzeko aukeratutako taldea. Kontzertua urriaren 30ean ospatuko da gaueko bederatzietatik aurrera Teatro Sá da Bandeira antzokian, offWOMEX agertokia.

Amak taldeak Juan Mari Beltrani (2017), Kalakan taldeari (2018), Topa-K proiektuari (2019) eta Xabi Aburruzagari (2020) hartuko diote lekukoa urtero BASQUE. MUSIC.-ek Womexen antolatzen dituen kontzertutan.

Gainera, nazioarteko profesionalen artean zabaltzeko Basque. Music. at Womex 2021 katalogoa eta playlist-a ere sortu dira.

Virtual WOMEX plataformari esker mundo osoko lankidetza eta lankidetza potentziala bermatuko dute. Gune digital honek gainera urte osoan zehar sare lana egiteko aukera eskaintzen du.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU