Classical:NEXT 2024 jaialdian parte hartzeko deialdia zabalik da
Partekatu
Musika klasikoaren sektoreko erreferentziazko azoka den Classical: NEXT azokak 2024ko edizioan antolatuko diren showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia zabaldu berri du.
Azoka, 2024ko maiatzaren 14tik 17ra ospatuko da Berlinen. Musika jaialdiaz gain nazioarteko musikaren profesionalen topaleku nagusietakoa da.
Proposamenak aurkezteko epea 2023ko urriaren 6an itxiko da. Esteka honetan aurkituko duzu zure proposamena aurkezteko behar duzun informazio guztia.
BASQUE. MUSIC. plataformak Classical:NEXT azoka honetan stand baten bidez hartuko du parte, besteak beste. 2019. urtean Trio Zukan euskal taldeak azokako showcase-etan parte harteko aukera izan zuen.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/10/28Berriak,Deialdia,MB SorkuntzanDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
2024/10/07Berriak,Deialdia,SustapenaDeialdia amaitu da
DA PRO! VI. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko VI. topaketa antolatuko dute DA PRO! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 59.…
2024/09/09Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/06Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa
Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta…
2024/09/02MB Nazioartekotzea,Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…