BIME eta Stereorocks Klubak indarrak batzen dituzte berriro klub eszenari balioa emateko
Partekatu
Lehenengo edizioan izandako arrakastaren ondoren, Stereorocks Klubak, BIMErekin elkarlanean eta Basque Music-en laguntzarekin, Euskal Herriko (EAEko eta Nafarroako) DJei edota musika-elektroniko ekoizleei (Techno, House, Disco…) zuzendutako deialdia zabaltzen dute.
Stereorocks Klubaren hamargarren urteurrenaren baitan egiten den deialdi honen helburua, tokiko klub eszena ikustaraztea eta balioa ematea da, baita bertako artistei beraien lana Stereorocks klubean (Kafe Antzokia, Bilbo) erakusteko aukera eskaintzea ere.
Era berean, hautatutako artistek BIME Pro kongresu profesionalaren inguruan bete-betean parte hartzea, networking saioetan eta industriarekin lotutako gaietan ikasteko eta prestatzeko jardueretan parte hartzeko aukera izango dute. BIME Pro, zuzeneko musikaren edo zeharka lotutako profesionalak konektatzeko, negozioak egiteko, ezagutzak partekatzeko eta azken berrikuntzak aurkitzeko ezpazio ezin hobea da.
Hautatuek showcase formatuan joko dute urriaren 27an, Stereorocks Klubean. Musika Bulegoaren laguntzari esker, hautatutako artista bakoitzak laguntza-poltsa bat izango du.
- Aukeraketa: 3-4 artista
* Stereorocks eta BIMEk bere gain hartzen dute 3 edo 4 artista aukeratzeko eskubidea, izena eman duten proposamenen formatuaren arabera (DJ set edo live).
Euskal DJ eta ekoizleentzako deialdia irailaren 1etik irailaren 25era bitartean egongo da zabalik eta izen emateak formulario honen bidez egin daitezke. Edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara: pro@bime.org
Ez galdu aukera hau! Laster ikusiko dugu elkar BIME Bilbon…
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
2023/11/09DeialdiaDeialdia abian da
Fira Mediterrània 2024 azokan parte hartzeko deialdia zabalik
2024ko urriaren 10etik 13ra egingo den azokaren 27. edizioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea ireki du Fira Mediterràneak. Deialdia 2024ko urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik. Fira…
2023/11/06DeialdiaDeialdia abian da
LIVEMXek proposamenak aurkezteko lehen deialdia ireki du
LIVEMX proiektu europarrak finantzaketa-planeko lehenengo deialdia ireki du. Hiru gai espezifikotan oinarritutako proposamenak biltzeko ekintza da: «musikaren esportazioa», «kontzertu aretoak » eta…
2023/10/16DeialdiaDeialdia amaitu da
DA Pro! V. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko V. topaketa antolatuko dute DA Pro! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 58.…
2023/10/06DeialdiaDeialdia abian da
Westway Lab 2024 topaketan parte hartzeko deialdia zabalik
Westway LAB 2024ko (2024ko apirilaren 10-13) erresidentzia artistikoetan eta/edo hiriko showcase-etan parte hartu nahi duten musika-artistei zuzendutako deialdia ireki da. Zure eskaera abenduaren…
2023/10/06DeialdiaDeialdia amaitu da
Cooperation Camp ekimenaren deialdia ireki da
Cooperation Camp ekimenaren deialdia ireki da, Ukrainako eta Europako artisten arteko lankidetza bultzatzeko. Ukrainako artista batekin proiekturen bat egin nahi baduzu (abestia, bideoa, podcast-a,…