DA! Pro programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko IV. topaketa

Partekatu

Durangoko Azokaren 57. edizioaren baitan, Musika Bulegoak eta Gerediaga elkarteak, programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko IV. topaketa antolatu zuten abenduaren 5ean.

Ekimenaren helburuak, batetik, euskaraz musika sortzen dutenei euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko aukera ematea eta bestetik,  programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko aukera izatea dira.

Hala, Durangoko San Agustin Kultur Gunean hainbat programatzaile eta artistak bat egin zuten. Hala nola, 3zur taldea, Kuttune, Julen, Leok’k, Miren eta Roberto Etxebarria, ødei, Pasadena, Mugan, Xsakara, Olaia Inziarte, Etxekalte, Ilargi, eta Markos Untzeta musikariek hartu zuten parte.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU