Merina Gris taldeak Rotterdameko WORM aretoan egonaldi artistikoa egingo du

Partekatu

Musika Bulegoak eta Worm aretoak egindako akordioari esker Merina Gris taldeak astebeteko egonaldi artistikoa egingo du Rotterdamen.

Abenduaren 3an hasiko den egonaldi honetan, Merina Grisek Worm aretoko estudioan lan egiteko aukera izango du eta hainbat data garrantzitsu izango ditu egonaldiak: abenduaren 6an kontzertua eskainiko du Worm aretoan bertan nazioarteko beste bi talderekin batera.

Abenduaren 8an, Frisiako Leeuwarden-era joango dira eta bertan Neushooorn telebistan bi abesti grabatuko dituzte zuzenean.

Azkenik, abenduaren 9an Leeuwarden-eko Het Clubhuis aretoan kontzertua eskainiko dute egonaldiari amaiera borobila emateko.

Taldeak sare sozialetan iragarri duenez, abenduaren 2an ‘Gureak ez Zirenak’ EP berria argitartatuko du.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU