Zabalik dago Musika Bulegoa Sariak 2023rako proposamenak aurkezteko epea
Partekatu
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa Sariak ekimenaren 7. edizioa jarri du martxan. Euskal musikagintzako eragileek euren proiektu proposamenak aurkezteko fasea gaurtik 2023ko otsailaren 2ra arte egongo da zabalik. Aurtengo sari banaketa ekitaldia datorren maiatzaren 17an izango da Errenteriako Lekuona Fabrikan.
Ekimen honen helburu garrantzitsuenetako batzuk dira euskal musikaren sektoreari balioa ematea, artisten sorkuntza-lanak sustatzea, haien lanak ezagutaraztea eta bultzada eta erakusleiho izatea. Azken finean, Musika Bulegoak bultzatutako ekimenaren helburua Euskal Herrian sortu eta ekoitzitako musikaren kalitatea aintzatestea da, baita euskal musikarien eta musikaren sektoreko eragileen jarduera ere.
MBS Sariak 2023
Profesionalez osatutako epaimahaiak baloratuko ditu aurkeztutako proposamenak, eta 10 sarituetatik 8 aukeratuko ditu. Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko (EHMBE) zuzendaritza-batzordeak sari berezi bat emango dio Euskal Herriko musika-jarduerarekin zerikusia duen pertsona edo erakunde bati, prestakuntza, sentsibilizazio edo hedapenaren alorretan proiektu nabarmena gauzatzeagatik. Hau da proposamenak aurkezteko bete beharreko formularioa.
Etxepare Euskal Institutuak beste sari bat emango du. Kasu horretan, artista edo talde batek euskal musika gure mugetatik kanpo zabaltzeko egindako lana aitortu nahi da.
Hautagaitzen aurkezpena
Euskal Herriko musikaren sektorean lan egiten duen edozein agentek aurkeztu dezake MBS 2023rako hautagaitza. Horretarako, izena emateko epearen barruan egin beharko du: abenduaren 15etik 2023ko otsailaren 2ra. Hau da proposamenak aurkezteko bete beharreko formularioa.
Euskaraz egindako lanek edo sorkuntzek balio erantsia izango dute, sorkuntza instrumentalak edo beste hizkuntza batzuetan egindakoak ere aurkez daitezkeen arren, betiere lanak 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean aurkeztuta egon beharko dira jendaurrean.
Zazpigarren edizio honetan, lehiaketak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, LABORAL Kutxaren, Etxepare Euskal Institutua eta Errenteriako udalaren babesa jaso du.
Hemen aurkituko dituzu Musika Bulegoak Sariak 2023 ekimenaren oinarriak.
Musika Bulegoa sariek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Etxepare Euskal Institutuaren, Errenteriako Udalaren, LABORAL Kutxaren eta Sympathy for the Lawyer-en laguntza dute.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/10/28MB Sorkuntzan,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
2024/10/07Sustapena,Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
DA PRO! VI. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko VI. topaketa antolatuko dute DA PRO! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 59.…
2024/09/09MB Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/06Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa
Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta…
2024/09/02Nazioartekotzea,Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…