Deialdia: Musika Eguna ospatzen

Partekatu

Musika Bulegoak deialdi berri bat jarri du abian, musikaren kontsumoa sustatzeko eta musika gizartera hurbiltzeko jarduerak eta ekimenak bultzatzeko.

Aurkezten diren jarduerak Musikaren Eguna (E-21) ospatzen den astean zehar egin beharko dira, hau da, ekainaren 17tik 23ra bitartean. Ez da data horietatik kanpo programatutako proposamenik onartuko.

Elkarteak hainbat jarduera babestuko ditu, hala nola zuzeneko kontzertuak, mahai-inguruak, hitzaldiak, sentsibilizazio-ekintzak, erakusketak…, betiere deialdi honen helburuekin bat badatoz.

Zure proposamenak bidali ahal dizkiguzu proiektuak@musikabulegoa.eus  helbide elektronikoaren bidez apirilaren 12ra arte (egun hori barne).

Kontsultatu hemen deialdiaren oinarriak.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU