EiTB Kultura Flash-ak

Partekatu

Ezagutzera eman nahi duzun musika proposamen bat baduzu gogoratu Musika Bulegoak 2016tik EiTB Kultura Flash-en eduki musikalen informazioa kudeatzen duela. Minutu bateko iraupena duten bideo hauek asteburuan ospatzen den kontzertu bat gomendatzen dute. Zure kontzertua atal honetan azaltzeko, informazioa Kulturkliken agendara igo behar duzu esteka honen bidez.

Musika Bulegoak proposamen musikal bat aukeratuko du astero irizpide hauek kontuan hartuta:

–  Lehentasuna izango dute asteburuan antolatzen diren kontzertuek.
– Euskal Herriko artisten partehartzea. *Euskal Herriko eragileek antolatzen dituzten kanpoko artisten kontzertuak ere iragarri ahal izango dira.
– Youtuben, erabilgarria den materiala eduki behar dute.

Honako kontzertu hauek lehenetsiko dira:

– Izaera bereziko estreinaldiak, disko-aurkezpenak…
– Ordainpeko kontzertuak
– Musika Bulegoko bazkideen parte-hartzea: musikariak, enpresak, aretoak, etab.

Lurraldeen arteko berdintasuna mantenduko da (euskararen eremu geografikoa kontuan hartuko da), baita estilistikoa ere (pop-rocka, folk, world music, klasikoa eta garaikidea, guztiak bere ikuspegi zabalean).

Gogoratu Musika Bulegoan 500 bazkide baino gehiago daudela, musika programazio zabala dago eta eduki hau astero berritzen dela. Horregatik, kontuan izan Kulturklik-era informazioa igotzeak ez duela bermatzen zure proposamenak EiTB Kultura Flash-ean agertuko direnik.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU