‘The Pop Venue as an Experimental Community Space’, tartean Dabadaba hartzen duen europar proiektua
Partekatu
WORM (Rotterdam, Holanda), VK (Brusela, Belgika) eta Kvaka 22 (Belgrado, Serbia) aretoen artean burutuko da proiektua. Hauei, Pristina (Kosovo), Arhus (Danimarka) eta Krakovia (Polonia) hirietako partaideak batuko zaizkie.
Gaur egun kontzertu aretoak jasaten ari diren aldaketa sakonei aurre egiteko agertokien bilakaerak lantzea da proiektuaren helburu nagusia. Gainera, hirietako kultur komunitate ezberdinen arteko kolaborazioari eta bazter taldeekin lan egiteari jarriko zaio arreta.
Covid 19ak eragindako kalteek zuzenean kolpatu dute Europako kontzertu areto txikien zirkuitua. Areto hauetako askoren biziraupena kolokan dago. Malgutasun handiagoaz gozatzeko aukera duten beste kontzertu areto ugari badaude ere, bere ingurune kulturalean modu erabakigarrian lagundu ahal izateko ahalmena partekatzen dute guztiek.
Proiektu honi esker kontzertu aretoek bere oinarriak partekatu eta bere lana birasmatzeko aukera izango dute. Publikoaren leialtasuna eta kolaborazio eta aliantza berriak landuko dira batez ere. Ingurugiro urbanoetan ordezkatuak izaten ere lagunduko du proiektuak, eta aretoetako bilakaera artistikoa ere bultzatuko du.
Elkarlan hauen emaitza tokiko gobernuek eta kontzertu aretoek erabaili ahal izango duten argitalpen bat izango da. Europako kontzertu aretoentzat inspirazio iturri batean bilakatzea da helburua, aretoentzat eta tokiko kultur ingurugiroarentzat aberasgarria dena, gune komunitario esperimental batetara bilakaera bultzatzeko. Argitalpen honek proiektuan parte hartuko duten kontzertu aretoak eta hauek lan egiten duten kontestua erakutsiko ditu. Baita lantzen dituzten proiektuak, lanerako erabiltzen dituzten metodologiak, eta praktika onen eta txarren multzoa.
Dokumental txiki baten eskutik proiektuaren prozesua eta emaitza erakutsiko dira. Dokumental hau on line egongo da eta instituzioek eta kultur eragileek erabili ahal izango dute.
Music Moves Europe ekimenean aurkitzen da proiektu hau. Musikaren sektorea bultzatzeko Europako Komisioak duen ekimena. ‘Kontzertu areto txikien arteko elkarlana’ deialdian aukeratua izan zen eta 2021eko urtarriletik 2022ko uztailera burutu beharko da.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/09/10MB Prestakuntza,Berriak
Jabetza Intelektuala: oinarrizko online tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
Alaik Musika Bulegoak eta MIL Lisboa jaialdiaren artean antolatutako egoitza artistikoan parte hartuko du
Alai artista tolosarra aukeratu dute MIL Lisboa (Portugal) jaialdiarekin batera Musika Bulegoak antolatuko duen egoitza artistikoan parte hartzeko. Sonia Trópicos artistarekin batera egingo duen…
2024/09/06Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa
Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta…
2024/08/19Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Musika Bulegoak Proiektuen eta zerbitzuen sailaren arduraduna kontratatzeko lan-deialdia ireki du
Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta…
RTZ Kolektiboa, Iparhots egonaldi artistikoan
EKEk, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak antolatzen duten Iparhots egonaldi artistikoaren programan parte hartzeko aukeratua izan da RTZ Kolektiboa. Baionako taldeak,…