ELKANO BROWING CREAM taldeari elkarrizketa, MB saria 2018: “Epaimahai espezializatu batek gure musika aintzakotzak hartzea oso pozgarria izan zen”
Partekatu
Zer izan zen zuentzat Musika Bulegoa Saria jasotzea?
Pozgarria izan zen epaimahai espezializatu batek gure musika aintzakotzak hartzea. Errekorrak hain modan dauden garai hauetan guk beste parametro batzuekin egiten dugu lan eta Musika Bulegoak sentsibilitate hori erakusteak poztu gintuen.
Oso talde internazionalaK zarete. Donostiar bat, paristar bat eta britainiar bat. Noiz eta nola ezagutu zineten?
Estatu Batuetan ezagutu genuen elkar, 2005. urtean. Han genbiltzan bakoitza beste proiektu batzuekin biran eta horrela egin genuen topo. Nahiz eta jatorri desberdinetakoak ginen, edo baita horregatik ere, musika jotzen hasi ginenean konturatu ginen ekipo berezia osatzen genuela eta elkarrekin musika egiteak bazuela zentzua.
2007tik jotzen duzue elkarrekin. Zer irabazi du taldeak urte hauetan guztietan?
Esperientzia aberats ugari izan ditugu. Sei disko egin ditugu, beti gure hizkuntza musikal propioa uztartuz eta munduko hainbat lekutan jotzeko aukera izan dugu. Musikak azalekoa baino zentzu sakonagoa du guretzat eta egiten dugunak gure behar hori neurri haundi batean betetzen digu.
Mundu guztian zehar jo duzue. Publikoaren artean ezberdintasun handirik ikusten duzue?
Nahiz toki desberdinetan kultura desberdinak izan, bihotzetik egindako musikaren bitartez beti lortzen da entzulegoarekin konexioa. Klitxeez gain jatorri desberdinetako gizakiok ditugun kodeak oso antzekoak dira.
Elkano Browing Cream. Izen kuriosoa. Nondik dator?
“Belle epoque” garaiko (1890 inguruan) Louis Elcano izeneko batek sortu zuen eguzkitarako krema baten izena zen.
Zer espero duzue 2022rako?
Betiko moduan aurrera segitzea, musikalki esateko zentzuzko zerbait dugun bitartean. Aipatu bezala, ez dugu errekorrik hausteko pretentsiorik. “Eup!” disko berria oraintxe argitaratu dugu eta zuzenean eskeintzea da gure asmoa.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
120 hautagairen artetik aukeratuko dira Musika Bulegoa Sarietako hamar proiektu saridunak
Maiatzaren 16an, Errenteriako Lekuona Fabrikan egingo den ekitaldian emango dira ezagutara Musika Bulegoa Sarien 7. edizioko emaitzak. Proposamenen artean, argitaratutako disko, single edo…
Zuzeneko arteen pizgarri fiskal berria Nafarroan
Nafarroako Parlamentuak joan den abenduaren 22an zerga ezberdinak eta beste zerga neurri batzuk aldatzeko Foru Legea onartu zuen zeini jarraiki indarrean jarri den arte eszeniko eta musikalen…
#GozatuMusikaZuzenean kanpaina abian da
Jasan dugun pandemiak musikaren sektorean, beste askoren kasuan bezala, kontsumo aldaketak ekarri ditu. Sarreren aurresalmenten beherakada nabarmena da eta honi aurre egiteko, Musika Bulegoak…
Bizkaiak zuzeneko musikaren ikuskizunetarako pizgarri fiskalak zabaldu ditu Europako Batzordearen baimenarekin
Bizkaiko Foru Aldundiak kultura sustatzeko pizgarri fiskalak eguneratu eta zabaltzen dituen Foru Arauaren Aurreproiektua izapidetzeari ekin dio, eta Europako Batzordearen berariazko baimena jaso du.…
Musikarien egoera profesionaleren inguruko txostena
Maitzaren 4ean, SGAEren Madrilgo egoitzan, Musikarien Batasunak eta Eva Moraga abokatuak (SGAE ren babesarekin) egindako azterlanaren ondorioak aurkezuak izan ziren. Musika alorreko profesionalen…