KORRONTZIri elkarrizketa, Etxepare Musika Saria 2021 “Pasa den urtean Etxepare Saria jasotzea Euskal Herritik kanpo egindako lanagatik, guretzako zirkulu bat zarratzea izan da”
Partekatu
Etxepare Musika Saria jaso zenuen iaz. Sari honek Euskal Herriko sortzaile, interprete, musikagile edo talde batek euskal musika nazioartera eramaten egiten duen lana aitortzen du. Zer suposatzen du zuentzat honelako sari bat jasotzeak?
Errekonozimendu handi bat izan da, azkenean gure ibilbidea 2004. urtean hasi genuen. Hasiera horretan Madrilera joan behar izan ginen diskoetxe baten bila, Euskal Herrian ez genuen oihartzunik momentu horretan eta apustua egin genuen Madrilera joateko eta bertan zortea izan genuen diskoetxe potente batekin. 2008. urtean Europa mailako eurofolk antzeko zirkuito bat irabazi genuen, kapotik hona, etxera etorri gara. Zorionez etxean ere maitatuak gara eta pasa den urtean Etxepare Saria jasotzea Euskal Herritik kanpo egindako lanagatik, guretzako zirkulu hau nolabait zarratzea da.
Folk musika egiten duzue. Euskal Herrian ba al dago folk musika tradiziorik?
Guk musika tradizionalean oinarritutako musika berria egiten dugula esaten dugu beti. Jantzi berriak jartzen dizkiegu lehengo musikari baina musika tradizionala nabarmen da gure lanetan, hortaz saiatzen naiz ni behintzat. Badago musika tradizionaleko zirkuito bat, akaso maioritarioa ez dena, baina etorkizuna daukana eta herri bezala mantendu behar duguna gure nortasuna markatzen duelako.
Euskal Herrian jotzen duzue baina baita gure mugetatik kanpo ere. Ze desberdintasun dago etxean edo kanpoan jotzearen artean?
Gauza asko, gainera munduko zein herritan zauden kontuan izanda jendearen erantzuna oso desberdina da. Amankomunean daukana da, munduko edozein herritan trikitixak jendea dantzan jartzen duela, trikitixak dantza egiteko grin handia dauka, jendeari rollo ona transmititzen dio. Gure melodiak entzutean jendea dantzan hasten da edo eserita egon ezkero, txaloka. Munduan zehar oso gustura hartu dute gure dantzarako erritmoak.
Beti izan duzue harreman oso estua euskal musika tradizionalarekin baina ukitu modernoago bat eman diozue. Hau da, beste dimentsio batera eraman duzue, zalantza gabe. Oso tradizio zaleak gara hemen baina zuen lanak harrera bikaina izan du. Espero zenuten?
Ez genuen holako harrera espero. Korrontzi sortutakoan, idatzita nituen abestiekin disko bat betetzeko eta Euskal Herritik kontzertu batzuk egitea pentsatu nuen, asko jota gure inguruko herrietara zabaldu, gauza lokalak. Baina zortea izan genuen Madrileko diskoetxearekin.
Ze plan duzue 2022rako?
Aurten birak izango ditugu, esaterako, Txekiar Errepublikan eta baita Euskal Herritik zehar. Hurrengo proiektuan ere lanean gaude, kantu bereziak egiten gaude eta disko bat ateratzeko gogoarekin gaude.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/10/07Berriak,Deialdia,SustapenaDeialdia abian da
DA PRO! VI. topaketarako deialdia
Musika Bulegoak eta Gerediaga Elkarteak programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko VI. topaketa antolatuko dute DA PRO! ekimenaren barruan. Eguna eta lekua: 59.…
Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME 2024 azokan
Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean egingo dute nazioarteko BIME azokaren hamabigarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten ere Bilboko…
2024/09/18Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/10MB Prestakuntza,Berriak
Jabetza Intelektuala: oinarrizko online tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
Alaik Musika Bulegoak eta MIL Lisboa jaialdiaren artean antolatutako egoitza artistikoan parte hartuko du
Alai artista tolosarra aukeratu dute MIL Lisboa (Portugal) jaialdiarekin batera Musika Bulegoak antolatuko duen egoitza artistikoan parte hartzeko. Sonia Trópicos artistarekin batera egingo duen…