Etxepare Euskal Institutuak mugikortasunerako dirulaguntzak azaltzeko webinarrak antolatu ditu
Partekatu
Etxepare Euskal Institutuak, 2023 urterako mugikortasunerako dirulaguntzen deialdiak azaltzeko Microsoft Teams bidezko saioak antolatu ditu. Deialdiak izan dituen aldaketak eta sor daitezkeen zalantzak azaltzeko helburua izango dute.
Webinar hauetan Etxepare Euskal Institutuaren sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzen inguruko informazioaren berri izan nahi duen oro eta gaiarekin lotutako zalantzak argitzeko interesa duen edonork hartu dezake parte.
Musikaren sektorera bideratutako dirulaguntzen inguruko saioa maiatzaren 12an izango da, 10:00etan.
Bertan parte hartzeko, izena eman beharko da etxeare@etxepare.eus helbidean dagokion webinarraren gaia, data eta bakoitzaren izen abizenak edo entitatearen izena zehaztuz. Gehienez 100 pertsonek parte hartu ahal izango dute topaketan.
Informazio osoa Etxepare Euskal Institutuaren webgunean kontsulta dezakezu.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
BDCC: Negozioko Pitch-a sortu eta defendatzeko komunikazio-tailerra
Zure enpresa edo proiektua modu erakargarrian aurkeztea funtsezkoa da lankidetza eta inbertsio berriak lortzeko. Kosta egiten zaizu zure negozioaren indarguneak adierazteko modurik onena aurkitzea?…
BDCC-k nazioartekotze tailerra antolatu du
BDCC-k maiatzaren 23an, KSI-ei zuzendutako nazioartekotzeari buruzko online tailer interesgarria antolatu du. Jardunaldi hau erakundeak eskaintzen duen nazioartekotze-zerbitzuaren parte da. Kultura…
BDCC ONLINE TAILERRA: BERDINTASUNA
Nola txertatzen dituzu berdintasun-irizpideak zure produktu eta zerbitzuetan? Estilo barneratzailea duzu hizkuntza idatziaren, ahozkoaren eta kus-entzunezkoaren erabileran komunikatzeko orduan? Zure…
BDCCk pitching zerbitzu berria jarri du abian
BDCCk pitching zerbitzu berria jarri du abian KSIetako kideek haien mezu publikoarengana hobeto iristeko behar dituzten teknika guztiak eskura jartzeko, bai ingurune birtualean bai aurrez aurrekoan…
KSI BERRITZAILE 2020, 2. ardatzean izena emateko epearen irekiera
Kultura eta Sormen Industriei zuzenduta dagoen antolaketa-ereduaren eta enpresa-egituraren berrikuntzari buruzko KSI Berritzaile Programaren 2. ardatzean izena emateko epea irekita dago. Ardatz…