BIME Bogotá izango da Basque. Music.-en hurrengo geltokia
Partekatu
Colombiako hiriburuan BIME Bogotá azokaren bigarren edizioa ospatuko da datorren maiatzaren 3tik 6ra. Ekimenen artean, Oreka TX taldeak Basque. Music. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du maiatzaren 4an.
Aurtengo edizioan, euskal delegaritza zabala izango da. Basque. Music. plataformaz gain, Txalap.art, Mauka / Airaka, Kulturaz (Sanagustin aretoa, Dinamoa, Soreasu aretoa), Panda, Motmo, Oso Polita eta Ginmúsica enpresak ere BIME Bogotan modu presentzialean izango dira. Guztira 15 pertsonek osatutako delegaritza izango da.
BIMEk 50 herrialde baino gehiagotako musikaren industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotako bigarren edizioko programan, bere horretan mantentzen dira nazioarteko erreferentziazko ekitaldi gisa kokatu duten esentzia eta espiritu berritzailea, eta garatzen diren bitartean jorratuko diren gaien zabaltasunean islatzen da: joera artistikoak, jaialdiak, kolaborazioa, garapen jasangarria, berrikuntza teknologikoa, plataformak, startup-a, etab.
Euskal musikak ikusgarritasun berezia izango du Bogotan: Mintegiak, showcase-ak, pitching saioak, networking saioak, etab. Hauek dira Basque. Music.-en parte-hartzea izango duten ekimenak:
Maiatzaren 3an, Basque. Music.-ek antolatutako pitching saioa ospatuko da Pitching Saioen Aretoan.
Maiatzaren 4an, Basque. Music. eta Colombiaren arteko lan taldea izango da. Bertan, Euskal ordezkaritzak Kolonbiako ordezkaritzarekin etorkizunean landu ditzaken proiektluak aztertuko dira.
Egun berean, (maiatzak 4) Oreka Tx taldeak showcase bat eskainiko du Parque de la Araña (Distrito Creativo de San Felipe) agertokian 19:30etan.
Azkenik, maiatzaren 5ean Basque. Music.-ek ‘Asociarse: la importancia de “ser parte”, claves y buenas prácticas’ panel profesionalean hartuko du parte Brasil, Espainia eta Colombiako eragileekin batera.
BIMEn antolatuko diren ekitaldiez gain, maiatzaren 2an Musika Bulegoak Universidad Nacional de Colombian Idartes Institutuak antolatu duen Seremus 2023 mintegian parte hartuko du, Colombia eta Mexikoko hainbat profesional eta adituekin batera.
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu
Hiru euskal talde Hego Afrikako ISCM Jaialdian
Azaroaren 24tik abenduaren 4ra, Hego Afrikako Johannesburgon eta Lurmutur Hirian, musika garaikidearentzako ekitaldi historiko bat ospatuko da: ISCMren (International Society for Contemporary Music)…
Basque. Music. Westway LAB jaialdian: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Guimarães-en (Portugal) egiten den Westway LAB azoka profesionalean kontzertua eskaini nahi duzu? Basque. Music.-ek euskal talde edo bakarlari batek apirilaren 12tik 15era egingo den Westway LAB…
Basque. Music. at Eurosonic 2023: Merina Gris & Zetak
Merina Gris eta Zetak taldeek Eurosonic jaialdian hartuko dute parte Basque. Music.-en eskutik. ESNS europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da. Izan ere, nazioarteko musikaren profesionalen…
Basque. Music. BIME Bogota 2023n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
BIME Bogota azoka profesionalaren bigarren edizioan kontzertua eskaini nahi duzu? Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren bigarren…
Skakeitan, Izaro eta Bulego, Bite Basque Beat jaialdiaren bigarren edizioan
Finlandian egiten den Bite Basque Beat euskal musika jaialdia bueltan da. 2022ko edizioan Skakeitan, Izaro eta Bulegoren kontzertuek osatuko dute egitaraua. Abuztuaren 30etik irailaren 3ra egingo da,…