Europa osoko 325 kontzertu aretok parte hartu dute Open Club Day-ren laugarren edizioan
Partekatu
2021eko otsailaren 6an Europako zuzeneko musikaren komunitatea batu egin zen Open Club Day ekimenaren laugarren edizioa antolatzeko. Zuzeneko arteen eta batez ere zuzeneko musikaren elkartasun oihu bakarrean bilakatu zen ekimena. Zailtasunei aurre egin eta Europako zuzeneko musika aretoak proiektu arrakastatsu batean elkartu ziren.
Guztira Europa osoko 325 kontzertu aretok parte hartu zuten, inoiz baino gehiagok.
Antolatutako mahai-inguruek, streaming bidezko emanaldiek, ikastaroek, argazki erakusketek, ikus-entzunezkoek, bisita gidatuek, kontzertuek, etab-ek zuzeneko musikaren eszena bizirik dagoela erakutsi zuten. Gaur, inoiz baino gehiago, kontzertu aretoak babesten jarraitu behar dugu.
Musika Bulegoak lagunduta Ondarruko Beikozini eta Gasteizko HellDorado aretoak izan ziren Euskal Herriko ordezkariak. Bi areto hauek haurrei zuzendutako musika ikastaroak antolatu zituzten eta arrakasta handiarekin antolatu gainera: eserleku guztiak bete ziren eta ondorioz etxeko txikienek #SoldOut-aren esanahia ezagutu zuten.
Beikozinik ‘Kontzertu bat nola antolatu’ ikastaroa antolatu zuen. Bertako soinu eta argi mahaiak erabiltzeko aukera eskaini eta teknikari batek mahai hauek erabiltzen erakutsi zien gerturatutakoei. Txanda ezberdinetan antolatu zituzten egun osoa iraun zuten ikastaroek eta haur bakoitzak kontzertuen atzean ezkutatzen den lana ezagutzeko aukera izan zuen.
HellDorado aretoak musika-ekoizpenean hasteko tailerra antolatu zuen Creative Soul musika eskolarekin elkarlanean. 6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzendutako ikastaroa izan zen eta hemen ere tokia aldez aurretik bete zen.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Marban taldeak Bilbon eta Gasteizen kontzertu bana eskainiko ditu Villa Sound Bilbao Musika Bulegoa 2023 sariari esker
Marban post-punk taldeak irabazi du Musika Bulegoa 2023 saria, VillaSound Bilbao proiektuaren barruan. Horri esker, saritutako taldeak Kultura Liveko bazkide den aretoren batean jotzeko aukera du.…
‘Artistaren Estatutua Ezartzeko Erronkak’ mahai-ingurua BIMEn
Musika Bulegoak, Musikari Elkartearekin lankidetzan, ‘Artistaren Estatutua ezartzeko erronkak ‘ mahai ingurua antolatuko du BIME azokaren programazio profesionalaren barruan. Topaketa, urriaren 27an…
Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST eta ECIS23 bilbon
BDCC-k Urriaren 25an eta 26an Bilbon ospatuko den "Open Conference CCIs and Innovation CONTRAST" hitzaldi irekira gonbidatzen zaitu. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak…
Musika Bulegoak “ONDAREA SARETZEN” topaketan hartuko du parte
Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak 'Ondarea Saretzen' topaketa antolatu du, kultur-eragile eta interes-taldeen artean lankidetza sustatzeko asmoz. Musika Bulegoak bertan hartuko du…
BDCC OSTEGUNAK: Branding-a
BDCC OSTEGUNAKen edizio berri bat ospatuko du BDCC-k Brandinari buruz hurrengo irailaren 28an, Getxo Sormen Hub-en, Algortako Urgull Zentroan kokatuta dagoen proiektuetarako eta enpresentzako…