Classical:NEXT, irailaren 27tik 30era

Partekatu

Rotterdam-eko De Doelen gunean egingo den Classical:NEXT azokak data berriak iragarri ditu 2021eko ediziorako eta irailaren 27tik 30era egingo da.

Erabaki honekin 2020ko edizioa bertan behera utzi ostean 2021ko maiatzean burutu behar zen jaialdia irailera pasa dute. Modu honetan antolakuntzak partaidetza sendotu eta bermatu nahi du jaialdia normaltasunera itzultzeko helburuarekin.

Musika Bulegoak Basque. Music. ekimenaren baitan parte hartzen du jaialdi honetan eta gogoratu behar dugu 2019an Trio Zukan-ek showcase bat eskaintzeko aukera izan zuela.

Datozen asteetan Classical:NEXT-en inguruko informazio gehiago zabalduko dugu.

 

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU