Euskal Herriko zazpi talde eta artista lehiatuko dira musika independentearen MIN Sariak eskuratzeko
Partekatu
Martxoaren 14an, asteazkenean, banatuko dira MIN Sariak, Union Fonográfica Independiente (UFI) elkarteak urtero antolatzen dituen musika independentearen sariak. Sari-banaketa Circo Price antzokian egingo da. Hamargarren edizioa den honetan, Euskal Herriko zazpi talde edo artista egongo dira sari horrek dituen 22 kategorietako bat eskuratzeko lehian.
Delorean, Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture, Jabier Muguruza, Rafa Rueda eta Zea Mays izendatu dituzte Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria eskuratzeko. Sari horrek Musika Industriaren Elkartearen laguntza ere badu.
Horretaz gain, Fermin Muguruza & The Suicide of Western Culture eta Delorean taldeak Elektronikako Grabazio Onenaren Saria eskuratzeko hautagaiak ere badira. Euskal Barrokensemble taldeari dagokionez, Musika Klasikoko Album Onenaren Saria eskuratzeko hautagaia izango da.
Azkenik, Belako da izendapen gehien eskuratu dituen euskal taldea. Izan ere, Mungiako taldea lau kategorietan izendatu dute: Artista Onenaren Flooxer Sarian, Urteko Abestiarentzako SGAE Fundazioaren Sarian, Bideoklip Onenaren Sol Musika Sarian eta Aurrez aurreko onenaren Ticketea Sarian.
Ikusi kategoria guztietako finalistak esteka honen bidez.
Partekatu
![](https://musikabulegoa.eus/wp-content/uploads/2023/04/trans.gif)
Hauek ere interesatuko zaizkizu
RTZ Kolektiboa, Iparhots egonaldi artistikoan
EKEk, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak antolatzen duten Iparhots egonaldi artistikoaren programan parte hartzeko aukeratua izan da RTZ Kolektiboa. Baionako taldeak,…
Webinar: Musika Sustatzeko Dirulaguntzak 2024
Musika Bulegoak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kaleratutako 2024ko musika sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzari buruzko webinar bat antolatu du. Online informazio-saio…
Musika Bulegoak Errotik dokumentalaren trailerra aurkeztu du
Iñigo Kintanak zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak, Musika Bulegoak 2024ko otsailean Ekuatore Ginean antolatu zuen egoitza artistikoa erakusten du. Bertan, Gipuzkoako bi txalapartarik parte hartu…
2024/06/11Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2024ko deialdia
EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak bigarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei…
Musikaren Eguna: HOFE X 4:40 eta EIRE, zuzenean
Musikaren Europako Eguna dela eta, ekainaren 21ean, Musika Bulegoak HOFE X 4:40 eta EIRE taldeen kontzertua antolatu du. Bermeoko (Bizkaia) Kafe Antzokian izango da 21:00etan eta sarrera librea…