FHLIM nazioarteko musikaren azoka profesionalean parte hartuko du Musika Bulegoak

Partekatu

2021eko martxoaren 26tik 28ra egingo den Feria Hispano Lusa de la Industria Musical (FHLIM) musikaren nazioarteko azokan parte hartuko du Musika Bulegoak. Zamorako IFEZAn egingo den azokan stand bat jarriko du Euskal Herriko musika babesteko.

Profesionalei zuzendutako topaketa honetan 150 stand-etik gora egongo dira eta speed-meeting saioak, showcase-ak, aurkezpenak, mahai-inguruak eta beste hainbat ekitaldi antolatuko dira.

Azoka honetan Musika Bulegoaren helburua Portugalekin zubiak eraikitzea izango da eta horretarako hainbat bilera antolatuko ditu.

Azokaren programazioa osatzeko hiriko hainbat gunetan ekitaldi ezberdinak antolatuko dira.

 

 

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU