Genero-berdintasuna musikaren sektorean irudikatzen
Partekatu
Musika Bulegoak Errotik kooperatiba feministarekin elkarlanean, Genero-Berdintasuna Musikaren Sektorean Irudikatzen formakuntza saioa antolatu du. Datorren azaroaren 14an izango da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan. Parte hartzeko, izena ematea derrigorrezkoa izango da. Horretarako galdetegi hau bete beharko da azaroaren 10a baino lehen.
Jardunaldi honen helburu nagusia musika-industriaren sektoreko enpresei lan-ingurune bidezkoagoa eta inklusiboagoa bermatzeko tresnak, ezagutzak eta estrategiak eskaintzea da. Topaketan funtsezko gaiak jorratuko dira, hala nola sexu-jazarpenaren eta jazarpen sexistaren aurkako protokoloak, antolaketa-aldaketak genero-ikuspegiarekin inplementatzea eta komunikazio inklusiboagoa sustatzea. Tailer praktikoen eta eztabaida irekien bidez, parte hartzen duten enpresek arlo horietako praktikak ezagutu, partekatu eta egokitzeko aukera izango dute, eta, horrela, aldaketa positiboa eta iraunkorra sustatuko dute beren erakunde eta enpresetan.
EGITARAUA:
9:00 – 9:15: Harrera eta ongietorria (Musika Bulegoa)
9:15 – 10:00: Sarrera (Musika Bulegoa / Errotik koop.)
- Ongietorria eta helburuen aurkezpena.
- Berdintasunak musika industriaren sektorean duen garrantzia
10:00 – 11:30: Aldibereko tailerrak – Lehen txanda
- tailerra: Jazarpen sexual eta sexistaren protokoloak: Ester Escudero Espinalt.
- 2. tailerra: Antolakuntza-aldaketak genero ikuspegiarekin. Aida de la Calle González
- 3. tailerra: Komunikazio inklusiboa. Pablo R. Castilla Weeber
11:30 – 12:00: Kafe etenaldia
12:00 – 13:30: Aldibereko tailerrak – Bigarren txanda
- tailerra: Jazarpen sexual eta sexistaren protokoloak: Ester Escudero Espinalt.
- 2. tailerra: Antolakuntza-aldaketak genero ikuspegiarekin. Aida de la Calle González
- 3. tailerra: Komunikazio inklusiboa. Pablo R. Castilla Weeber
13:30 – 14:00: Formakuntzaren laburpena eta agurra
- Tailer bakoitzeko moderatzaileen aurkezpen laburrak eta ikasitakoari buruz eztabaidatu.
- Galdera-erantzunen saioa.
- Konpromezuak eta hurrengo urratsak.
- Eskerrak eman eta agurra.
HIZLARIAK:
Ester Escudero Espinalt: Gizarte Lana eta Gizarte Hezkuntzan diplomatua, Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Master Ofiziala eta Nazioarteko Aipamena duen Gizarte eta Giza Zientzietan doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Errotik Kooperatiba Feministako bazkidea da, eta 10 urte baino gehiagoko esperientzia du aukera-berdintasunerako politika publikoetan eta indarkeria matxistako kasuen koordinazioan eta esku-hartzean espezializatutako genero-arloko irakasle, ikertzaile eta aholkularitzan.
Aida de la Calle González: Soziologian lizentziatua, Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeko master ofiziala. Errotik Kooperatiba Feministako bazkidea da, eta 10 urtetik gorako esperientzia du aukera-berdintasunerako eta indarkeria matxistaren prebentziorako politika publikoetan espezializatutako genero-arloko prestatzaile, ikertzaile eta aholkulari gisa.
Pablo R. Castilla Weeber: Pedagogian lizentziatua, Migrazioetako Master Ofiziala: Migrazio-prozesuen ezagutza eta kudeaketa. Errotik Kooperatiba Feministako bazkidea da, eta 10 urtetik gorako esperientzia du garapenerako eta sexu- eta genero-aniztasunerako hezkuntza-proiektuen kudeaketan teknikari gisa.
Formakuntzan interesa baduzu, eman izena galdetegi hau betez azaroaren 10a baino lehen.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/09/10MB Prestakuntza,Berriak
Jabetza Intelektuala: oinarrizko online tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
2024/05/23Berriak,Prestakuntza,MB Prestakuntza
SGAE Fundazioak eta Musika Bulegoak musikaren banaketa digitalari buruzko master class bat antolatu dute Bilbon
Bruno de Zabala Motmo argitaletxeko zuzendariak emango du doako prestakuntza hori ekainaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, Campos Eliseos antzokian. Musika-egileak ardatz dituen master eskola bati…
2024/04/08MB Prestakuntza,Prestakuntza
Jabetza Intelektuala: oinarrizko on line tailerra
EDUKIAK: ondorengo gaiak landuko dira, beti ere, oinarrizko maila dela kontutan hartuta: jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen…
Formakuntza saioa: Zure musika zabaltzeko aukera berriak
Banaketa digitala funtsezkoa da musika sustatzeko eta zure jarraitzaile potentzialengana iristeko modurik eraginkorrena. Horregatik da hain garrantzitsua zure musika Spotify, Apple music edo YouTube…
Webinar: musikarako dirulaguntzak 2024
Musika Bulegoak informazio online saio bat antolatu du martxoaren 18an, 12:00etan, musika-sektorean dauden finantzaketa-tresnak azaltzeko. Webinar honetan dirulaguntzak eta laguntza publikoak ardatz…