Fira Mediterrània 2024 azokan parte hartzeko deialdia zabalik
Partekatu
2024ko urriaren 10etik 13ra egingo den azokaren 27. edizioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea ireki du Fira Mediterràneak. Deialdia 2024ko urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik.
- Musika: munduko musiken eszenarekin eta erro tradizionaleko musikarekin.
- Dantza: tradizioari eta herri-kulturari mugimenduan begiratuz.
- Ahozko memoria, ondarea eta narrazioa: arte eszenikoen eta kalekoen proposamenekin, batez ere antzerkikoak eta zirkukoak, herri-kulturatik edaten dutenak.
Planteamendu hori osatzen duten proposamenek jatorri tradizionaletik abiatu eta orainaldian hitz egiten digute.
Fira Mediterrània-k programazioaren zati bat egituratzen du hiru giltzarritan oinarrituta:
- Begiradak: sustraiekin lan egin ohi ez duten eta kultura herrikoi eta tradizionalari begirada berezia ematen dioten artisten proposamenak.
- Gazteak: sorkuntza-lana sustrai tradizionalean oinarritu duten artista berrien proposamenak.
- Oraina: inguratzen gaituen errealitatetik at bizi ez den sustrai sortzailea azpimarratzen duten proposamenak, sustraiko hizkuntzatik eta kultura herrikoi eta tradizionaletik abiatuta gaur egun gizartean gertatzen denari buruz hitz egin eta hausnartu dezakeena.
Proposamen bat bidali nahi baduzu, oinarri guztiak kontsultatu eta bidalketa egin dezakezu web orri honetan.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/09/09MB Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia abian da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/06Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa
Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta…
2024/09/02Nazioartekotzea,Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia abian da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…
2024/08/19Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Musika Bulegoak Proiektuen eta zerbitzuen sailaren arduraduna kontratatzeko lan-deialdia ireki du
Eskaintzaren deskribapena: Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta…
2024/07/03Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…