Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz, Mercat de Música Viva de Vic-en

Partekatu

Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal musikariek Mercat de Música Viva de Vic-ek 36. edizioko programazio ofizialean hartuko dute parte BASQUE.MUSIC.-en eskutik.

Kataluniako musika-ekitaldi ospetsuenetako baten edizio berri hau 2024ko irailaren 18tik 21era egingo da.  Musikaren sektorea dinamizatzeko eta elkartzeko gune izaten jarraituko du, zuzeneko musikaren proposamen berrien bozgorailu gisa duen funtzioan arreta jarriz.

Aurten ere BASQUE. MUSIC.-en babespean, Euskal Herriko musikaren industriaren sektoreak presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal musikaren kontzertuak izango dira programazio ofizialaren barruan.

Programa osoa MMVV-en webgunean kontsulta dezakezu.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU