Merina Gris-ek Musika Bulegoak antolatutako egonaldian sortutako kantua aurkeztu du.
Partekatu
“Origami” kantak ezohiko egitura du, pop-aren eskemak zalantzan jartzen dituen arren, haren kodeetan mintzatzen baita. Upbeat-agoa da oraingoan, baina neurritsuagoa da eztanda eta amaiera arte egon beharko dugu haren zain. UK Garagearen eragina du beat-ak, eta inoiz baino soinu organiko gehiago sartu dira, taldeak berak grabatu eta sampleatuak: mahaiaren kontra talka egiten duten objektuen hotsak, lagunarteko barreak, Herbehereetako semaforoen zarata eta baita Merina Grisek asko miresten duen artista baten sampleak ere.
Horrez gain, sintetizadore analogiko vintageak erabili dituzte, hala nola Korg PS-3010 mitikoa (halako musika-tresnak erabiltzeko aukera Rotterdameko Worm Sound Studios-en izan zuen bandak, 2022ko abenduan, Musika Bulegoaren eskutik egonaldi artistiko bat egin zuenean (irakurri berria) . Sararen ahotsa hara-hona dabil estrofen artean, inoiz baino lasaiago, hurrenez hurren aldizkatuz etsipena, onarpena eta arindua. Kantaren ekoizpena taldeak hartu du beregain behin berriz ere, JEWLN ekoizle eta taldekidea ibili delarik buru. Nahasketaz Ed Is Dead arduratu da, Madrileko Fashion Beat Team estudioetan.
Partekatu
![](https://musikabulegoa.eus/wp-content/uploads/2023/04/trans.gif)
Hauek ere interesatuko zaizkizu
RTZ Kolektiboa, Iparhots egonaldi artistikoan
EKEk, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak antolatzen duten Iparhots egonaldi artistikoaren programan parte hartzeko aukeratua izan da RTZ Kolektiboa. Baionako taldeak,…
Webinar: Musika Sustatzeko Dirulaguntzak 2024
Musika Bulegoak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kaleratutako 2024ko musika sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzari buruzko webinar bat antolatu du. Online informazio-saio…
Musika Bulegoak Errotik dokumentalaren trailerra aurkeztu du
Iñigo Kintanak zuzendutako ikus-entzunezko proiektuak, Musika Bulegoak 2024ko otsailean Ekuatore Ginean antolatu zuen egoitza artistikoa erakusten du. Bertan, Gipuzkoako bi txalapartarik parte hartu…
2024/06/11Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2024ko deialdia
EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak bigarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei…
Musikaren Eguna: HOFE X 4:40 eta EIRE, zuzenean
Musikaren Europako Eguna dela eta, ekainaren 21ean, Musika Bulegoak HOFE X 4:40 eta EIRE taldeen kontzertua antolatu du. Bermeoko (Bizkaia) Kafe Antzokian izango da 21:00etan eta sarrera librea…