Hamaika taldek hartu dute parte DA! Pro topaketaren V. Edizioan

Partekatu

Musika Bulegoak, programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko DA! Pro topaketaren bosgarren edizioa ospatu du. Durangoko azokaren baitan, Gerediaga elkartearekin elkarlanean antolatutako saio da. Aurtengo edizioan, hamaika euskal profesional eta taldek haien lanak aurkeztu ahal izan dituzte musikaren sektoreko programatzaileen aurrean.

Durangoko Plateruena Kafe Antzokian ospatutako topaketan Korrontzi, Haize Arrosa, Intza, Akaleia, Sarrabete, Moxal, Sistema Arriskutsuak Dira, LILO, Leihotikan, Janus Lester eta Lotu profesionalek hartu dute parte.

Topaketaren xedea, batetik, euskaraz musika sortzen dutenei euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko aukera ematea da. Bestetik, programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko.

Horrez gain, hautatutako talde eta artistek Amorebieta-Etxano Udalak antolatutako MusikaGaz Fest jaialdiaren bigarren edizioan parte hartzeko aukera izango dute.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU