Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2024ko deialdia

Partekatu

EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak bigarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei zuzendutako programa honen helburua sormen eta ekoizpen prozesuetan laguntzea da.

Deialdian euskaraz abesten duten iparraldeko (Lapurdi, Behe Nafarroa, Zuberoa) edozein musikarik parte hartu dezake, beti ere lan diskografiko berriak edo zuzeneko emanaldi bira berriak bultzatzeko asmoa dituzten proiektuei lehentasuna eskainiaz.

Izena emateko epea 2024ko ekainaren 11tik uztailaren 1a arte, biak barne, egongo zen irekita.

Deialdiaren emaitza 2024ko uztailaean zehar jakinaraziko da. Iparhots programaren arduradunek bere webgunean eta sare sozialetan argitaratuko dute.

2023an ospatutako elkarlanaren lehendabiziko edizioan Ekhi Lambert izan zen aukeratutako musikaria. [Irakurri hemen].

Argazkia: Dinamo

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU