Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
Partekatu
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du.
Musika Industriaren Nazioarteko BIME Topaketa duela hamabi urte hasi zen Bilbon, eta Amerikako kontinentean hirugarren edizioa ospatuko da aurten. Hitzordu berria 2024ko maiatzaren 8tik 11ra izango da Bogotan.
Musika Bulegoak koordinatzen duen BASQUE. MUSIC. plataformak ondoko ekintzak antolatuko ditu Bogotan ospatuko den nazioarteko topaketan:
- Maiatzaren 8an, 10:30etan, Euskal Herria – Kolonbia lan taldea bi herrialdeetako musikaren sektoreko profesionalak elkar ezagutzeko.
- Maiatzaren 9an IZAROk BASQUE. MUSIC. showcase-an parte hartuko du. Kontzertua Sánchez Cervecería aretoan izango da, 19:30etan.
Gainera, Izarok maiatzaren 10ean Arte y método: cómo hacer grandes canciones mahai-inguruan parte hartuko du Kevin Johansen (Argentina), Daymé Arocena (Kuba) eta Juan Galeano (Kolonbia) musikariekin batera.
Cerodenero, Bogotan
Izarok 2023ko Durangoko Azokan argitaratu zuen Cerodenero bere azken diskoa aurkeztuko du Kolonbiako hiriburuan maiatzaren 9an. Lan berri hau arrakasta handia izaten ari da zuzeneko emanaldietan.
BIMEk 50 herrialde baino gehiagotako musikaren industriako profesionalak biltzen ditu urtero. Bogotako edizioko programan, bere horretan mantentzen dira nazioarteko erreferentziazko ekitaldi gisa kokatu duten esentzia eta espiritu berritzailea, eta garatzen diren bitartean jorratuko diren gaien zabaltasunean islatzen da: joera artistikoak, jaialdiak, garapen jasangarria, berrikuntza teknologikoa, grabatutako musika eta zuzeneko musika, plataformak, startupak edo marko legegileak, eta horiek dira paneletan, tailerretan eta masterretan eztabaidatuko diren gaietako batzuk.
BIME Pro-ren programazioaren baitan mahai-inguruak, tailerrak, speed meeting saioak, Start Up Village edo eta BIME Campus bezalako ekitaldiak hartuko ditu. Ekitaldi guzti hauek EAN Unibertsitatean antolatuko dira.
Jardunaldi profesionalak amaitu ostean BIME Live-n showcase kontzertuen programazioa ospatuko da Sánchez, Patrona, Egua, Mad Radio eta 4.40 Music Hall aretoetan.
Maiatzaren 11n Nazioarteko Binilo topaketa antolatuko da. Selina Chapineron burutuko den jardunaldian BIMEko akreditatuek eta publiko orokorrak parte hartzeko aukera izango dute 12:00etatik 22:00etara bitartean.
BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatutako proiektua da, Etxepare Euskal Institutuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan. Helburua euskal sormena, kultura eta artearen sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna areagotzea da.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
MARÍA EUGENIA LUC-EK EUSKAL HERRIA ORDEZKATUKO DU ISCM 2025 JAIALDIAN
World New Music Days 2025 jaialdia, Musika Garaikiderako Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duena, maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean egingo da Portugalen, Lisboa eta Porto hirien…
EZEZEZ taldeak ESNS 2025 azokan parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik
EZEZEZ taldeak ESNS jaialdian parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik. 2025eko edizioa urtarrilaren 15etik 18ra egingo da Groningen hirian (Herbehereak), eta EZEZEZ Bilboko taldeak showcase bat…
2024/12/03Berriak,MB Prestakuntza
Formakuntza: Publishing
SGAE Fundazioak, Musika Bulegoarekin lankidetzan, Publishing-ari buruzko formakuntza antolatzen du Ibai Machín Articaren eskutik. Prestakuntza abenduaren 10ean eta 12an izango da, Bilboko Campos…
Errotik dokumentalak Hondarribiko Amua Festival jaialdian parte hartuko du
Errotik dokumentala, Musika Bulegoak sustatua, Hondarribiko Amua Festibalaren laugarren edizioan parte hartzeko aukeratua izan da, 2024ko azaroaren 14tik 16ra. Iñigo Kintanak zuzendutako proiektu…
“Klubaren Espektroa” jardunaldia: Kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa
Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen…