Kultura Eskolan ekimenari buruzko bilera informatiboa
Partekatu
Irailaren 3an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan musika sektoreko eragileei zuzendutako webinar saioa antolatuko dugu. Bilera digital honen helburua Kultura Eskola katalogoaren nondik norakoak azaltzea da.
Parte-hartzea doakoa izango da eta aldez aurretik info@test.nuco.es helbide elektronikoan baieztatu beharko da. Idazten dutenei zuzenean bidaliko zaie bileran konektatzeko esteka.
Topaketa hau Maria Zubimendik eta Mikel Chamizok, Musika Bulegoko proiektu arduradunak, gidatuko dute.
KULTURA ESKOLA KATALOGORAKO JARDUERA PROPOSAMENAK AURKEZTEKO DEIALDIA
Euskal Herriko Musika Bulegoak musika alorreko proposamenen katalogo bat sortzea aurreikusten du, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Kultura Eskola programan sartzeko.
Onartutako jarduerak Kultura Eskolaren katalogoan sartuko dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko dira. Foru Aldundiak, artearen eta kulturaren beste arlo batzuetako proposamenekin batera, Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeei eta interesa duten beste erakunde batzuei eskainiko dizkie. Ikastetxeek egokienak iruditzen zaizkien jarduerak aukeratu eta eskatu ahal izango dituzte, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezartzen duen eta katalogoarekin batera ezagutaraziko den erregelamenduaren baldintzapean.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/21Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko…
2025/01/15Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10MB Sustapena,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024ko balantzea eta etorkizuna Euskal Herriko musika sektorean
Euskal musikako eragile ezberdinek sektorearen osasunari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egiten dute Musika Bulegoa Elkartearentzat. Euskal Herriko musikaren sektoreak 2024a zifra errekorrekin…
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…