Lan deialdia: proiektu arduradun teknikoa
Eskaintzaren deskribapena:
Musika Bulegoa irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, eta bere xede nagusia Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musikaren presentzia soziala balioestea eta indartzea da, baita haren balio-katean esku hartzen duten eragileen jarduera ere, une oro jarduera horren kalitatea eta profesionaltasuna areagotzeko lan eginez.
Elkarteak bere lantaldea osatzeko Proiektu arduradun teknikoa kontratatzeko lan-deialdia ireki du.
Lanpostuaren eginbeharrak:
Sail arduradunaren gidaritzapean hurrengo funtzio nagusiak izango ditu:
▪ Musika Bulegoaren eskaintza: garatuko den programazioaren helburuak eta ildo estrategikoak sailean lantzea.
▪ Zerbitzuen eta proiektuen diseinua, ekoizpena eta ebaluazioa: ekimenak definitzea, aukeratzea, garatzea, ekoiztea, koordinatzea, jarraipena eta ebaluazioa egitea, helburuen eta ildo estrategikoaren arabera.
▪ Proposamenen kudeaketa: iristen diren proposamenei Sail arduradunari jakinaraztea eta berarekin lehen lanketa egitea.
▪ Balizko elkarlanak: eskaintzan interesgarriak izan daitezkeen lankidetzarako balizko eragile estrategikoen azterketan saileko arduraduna laguntzea.
▪ Aurrez-aurreko arreta: antolatzen diren jardueretan egotea.
▪ Benchmarking: musika sektorean berritzaileak eta eredugarriak izan daitezkeen beste proiektuen azterketa gauzatzea.
▪ Kudeaketa ekonomikoa: proiektuen eta zerbitzuen aurrekontuak burutu eta jarraipena egin .
▪ Komunikazioa: ekimenen komunikazio ekintzen aurre-lanketa burutzea.
▪ Ordezkaritza espezializatua: sektoreko foro espezializatu ezberdinetan parte hartzea.
▪ Elkarteko barne batzordeak: elkartean dauden batzorde ezberdinen dinamizazioa.
▪ Eragile publiko eta pribatuekin harremana izatea.
▪ Erakundeko eguneroko beharretan era hura osatzen duten hainbat elkarteei laguntza ematea.
Lan-baldintzak:
▪ Kontratu mota: aldi baterako kontratua, 6 hilabeteko probaldiarekin. Jarraitzeko aukera egon daiteke.
▪ Lanaldia: osoa (37,5 ordu astero/1.650 ordu urtean)
▪ Soldata: 29.000 € – 32.000 € gordin urtean
▪ Lan lekua: Euskal Herria. Telelana nagusiki. Beharren arabera bidaiatzeko prest egon behar da.
Baldintzak:
Nahitaezkoa:
▪ Musika, arte eta humanitateen edota gizarte zientzien arloan unibertsitateko ikasketak amaituta izatea. Musikan goi mailako ikasketak lehenetsiko dira.
▪ Kultura-kudeaketan graduondoko ikasketak izatea
▪ Kultura-proiektuen kudeaketan gutxienez bi urteko esperientzia izatea
▪ Ofimatika programen erabilera menperatzea
▪ Euskara idatziz eta ahoz menperatzea (gutxienez C1 maila)
▪ Ingelesean gutxienez B2 maila izatea
Baloratuko da:
▪ Euskal Herriko musika sektorearen eta kulturgintzaren inguruko ezagutza izatea. Bereziki Musika klasikoan eta garaikidean eskatuko da.
▪ Arduratsua izatea, eta antolatzeko, lidergorako eta talde lanean aritzeko gaitasuna izatea.
▪ Elkartegintzan eskarmentua izatea
▪ Teknologia berriekin eskarmentua izatea
▪ Euskara: C2 maila izatea
▪ Ingelesa: C1 maila izatea
▪ Frantsesean B2 maila
▪ B1 gidabaimena eta autoa izatea
Info +:
▪ Epea: irailaren 22an amaitzen da
▪ CV e-posta honetara bidali: administrazioa@musikabulegoa.eus
▪ Urrian zehar lan egiten hastea aurreikusten da.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Errotik dokumentalak Hondarribiko Amua Festival jaialdian parte hartuko du
Errotik dokumentala, Musika Bulegoak sustatua, Hondarribiko Amua Festibalaren laugarren edizioan parte hartzeko aukeratua izan da, 2024ko azaroaren 14tik 16ra. Iñigo Kintanak zuzendutako proiektu…
“Klubaren Espektroa” jardunaldia: Kultur guneen inpaktuari eta balioei buruzko hausnarketa
Musika Bulegoak eta Kultura Livek Klubaren Espektroa antolatu dute, klub eta kolektiboen ekitaldi eta espazioak moldatzen dituzten balio, egitura eta baliabideetan sakontzera gonbidatzen duen…
2024/10/28Berriak,Deialdia,MB SorkuntzanDeialdia amaitu da
REACH proiektuaren egonaldi artistikorako deialdia ireki da
REACH proiektuak, Erasmus+ programaren barruan, Biarritzeko Atabal aretoan 2025eko urtarrilaren 6tik 10era egingo den egonaldi artistikoan musikari gazteek parte hartzeko deialdia ireki du. Programa…
Musikarien egile-eskubideen kudeaketari buruzko online ikastaro praktikoa
Euskadiko SGAE Fundazioak, Lurralde Kontseiluaren bitartez eta Musika Bulegoarekin lankidetzan, egile eskubideei buruzko online ikastaro praktiko bat antolatu du. Formakuntza azaroaren 27an izango…
[Lotura] kolektiboa BIME x Stereorocks Club-erako hautatua
[Lotura] izan da BIME x Stereorocks ekimenaren edizio berrian parte hartzeko hautatua izan den kolektiboa. Ekimen horren helburua Euskal Herriko klub eszena ikusaraztea eta balioan jartzea da, eta…