Mercat de Música Viva de Vic-en 35. edizioan parte hartzeko deialdia ireki dute

Partekatu

Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 35. edizioa irailaren 13tik 16ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Horretara orrialde honetako galdetegia bete behar da.

Bi ildo nagusi ditu Mercat de Música Viva de Vic ek: MV programazioa, profesionalei zuzendutakoa, eta Jaialdia, publiko zabalari zuzendutako programazioa.

Antolakuntzak aukeratuko dituen proposamen artistikoen artean Euskal Herriko proposamenek ordezkaritza izaten dute Basque. Music. plataformari esker.

Basque. Music. Showcase

Basque. Music. -ek showcase bat antolatzen du urtero MMVV-ko azoka profesionalean. 2022tik kontzertu hauek programazio ofizialean antolatzen dira.

MMVV-en antolakuntza arduratuko da aurkeztutako proposamen guztien artean aukeraketa egiteaz. Aurreko edizioetan AmoranteEkizaLa Basu, Lumi, Idoia edo Chill Mafia bezalako taldeek parte hartu dute Basque. Music. showcase-an.

Basque. Music.-ek bere gain hartuko ditu emanaldi hau burutzeko ordaindu beharreko gastuak (bidaia, etab.).

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU