Bizkaiko zerga-kenkari berriei buruzko webinarra
Musika Bulegoak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, musika-sektore osoari zuzendutako webinar bat antolatu du, zuzeneko arte eszenikoen eta musikalen ikuskizunekin lotutako Bizkaiko zerga-kenkari berriak zertan diren azaltzeko.
2023ko urtarrilaren 26an, 10: 00etan izango den topaketan, Iñaki Alonsok, Bizkaiko Ogasuneko zuzendari nagusiak, hartuko du parte.
Parte hartu nahi dutenek formulario honen bidez eman beharko dute izena 2023ko urtarrilaren 24a baino lehen.