MIL Lisboa: Euskal Herriko musika elektronikoaren ekoizleei zuzendutako erresidentzia artistikoa

Partekatu
Musika Bulegoak MIL Lisboa jaialdiarekin elkarlanean Euskal Herriko musika elektronikoaren ekoizleei zuzendutako erresidentzia artistikoa antolatu du Lisboan (Portugal).
Erresidentzia artistiko honetan parte hartzeko aukeratua izango den ekoizlea sei egunetan zehar Lisboan izango da beste hainbat artistarekin batera elkarlanean. Sormen prozesu honen emaitza irailaren 28an aurkeztuko da zuzenean MIL Lisboa jaialdiaren aurkezpen ofizialean.
Musika Bulegoak bere gain hartuko ditu proiektu honetan parte hartuko duen ekoizleak izango dituen gastuak:
– Ekoizlearen bidaia gastuak.
– Lisboan 6 egunetako egonaldia eta dietak.
– Ekoizlearen managerrarentzat Lisboara joan etorria eta hiru egunetarako alojamendua eta dietak.
– Estudioa eta estudioko teknikariak.
– Promozio digitala.
– Erresidentzia proiektuaren Ikus-entzunezko dokumentazioa.
Proiektu honetan parte hartu nahi duten musika elektronikoko ekoizleek galdetegi hau bete beharko dute maiatzaren 31a baino lehen.
MIL Lisboako antolakuntza arduratuko da egonaldi artistikoan parte hartuko duen proposamena aukeratzeaz.
Galderak eta informazio gehiago: arkaitz@test.nuco.es / 688 657 495.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU