Euskal musika klasiko eta garaikideak presentzia izango du Classical:NEXT azokan
Partekatu
Classical:NEXT nazioarteko azoka profesionalak 9. edizioa izango du aurten. Maiatzaren 17tik 20ra burutuko da Alemaniako Hannover hirian.
Nazioarteko musikariak, sektoreko profesionalak eta instituzioak biltzen dira Classical:NEXT azokan. Topaketa honen egitaraua lau multzotan banatua dago: showcaseak (sektoreko profesionalei eskainitako emanaldi motzak), konferentziak, proiektuen pitchak (ikus-entzunezko euskarri bidez erosleen aurrean egindako proiektu-aurkezpenak) eta erakustazoka.
Azokaren gunean, Basque.Music. ekimenaren eskuz, Euskal Herriko Musika Bulegoak gune propioa jarri eta musika klasiko eta garaikidea jorratzen duten beste 40 euskal orkestra, abesbatza, talde eta musikariren inguruko informazioa eskainiko du.
Basque.Music. egitasmoa Etxepare Euskal Institutuak, Euskal Herriko Musika Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Euskadiko Soinuak programak kudeatzen dute lankidetzan.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/08Berriak,Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea
Izaro BIME Bogotan, BASQUE. MUSIC.-en eskutik
BIME Bogota azokaren hurrengo edizioa 2024ko maiatzaren 8tik 11ra egingo da. Izarok BASQUE. MUSIC. plataformak antolatutako showcase-ean parte hartuko du. Musika Industriaren Nazioarteko BIME…
2023/12/14Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2024n: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren hirugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…
BIME x Stereorocks club 2023: Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea
Celia Carrera, Hugo eta Paul Larrozea musika elektronikoko artistak hautatuak izan dira BIME x Stereorocks Club ekimenaren bigarren edizioan parte hartzeko. Lehengo urteko arrakastaren ondoren, BIMEk…
Basque. Music. at BIME Live 2023: NHIL, STR & Divorce From New York
Nhil, STR eta Divorce From New York taldeak hautatuak izan dira BASQUE. MUSIC. -ek BIME LIVE-en hurrengo edizioan antolatuko dituen showcases saioetan parte hartzeko (2023ko urriaren 25etik 28ra).…
Basque. Music. at Womex 2023: Neomak
Womex, munduko musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuenaren 29. edizioa A Coruñan burutuko da urriaren 25etik 29ra. Jaialdi honetan, 45 herrialdetako 40 artista baina gehiagok hartuko dute parte…