MIL Lisboan egonaldi artistiko bat egiteko deialdia

Partekatu

Musika Bulegoak, MIL Lisboa jaialdiarekin elkarlanean, egonaldi artistiko bat antolatu du Euskal Herriko musika sortzaileentzat (musika elektronikoa, instrumentala, pop, rock, indie, etab.). Egonaldi honetan parte hartzeko aukeratutako musikaria jaialdiaren antolakuntzak aukeratuko du, eta nazioarteko beste musikari batekin partekatuko du egonaldia. Hau ere jaialdiak aukeratuko ditu.

Egonaldia Lisboan (Portugal) egingo da irailaren 20tik 25era bitartean. Prozesu sortzaile horren emaitza zuzenean aurkeztuko da irailaren 26an,MIL Lisboako programazioaren barruan.

Hona hemen deialdi honen bidez lagunduko diren kontzeptuak:

– Bidaia-gastuak.Egoitzak iraungo duen egunetako ostatua.

– 250 €dieta eta mantenuagatik.

– 500 euro proiektua garatzeko.

– Egoitza artistikoa egingo den espazioa eta hori gauzatzeko behar teknikoak.

– Sustapen digitala.

– Egoitza-proiektuaren ikus-entzunezko dokumentazioa.

Proiektu honetan parte hartu nahi duten musikariek galdetegi hau bete beharko dute uztailaren 11a baino lehen (egun hori barne).

Edozein zalantza argitzeko idatzi proiektuak@musikabulegoa.eus posta elektronikora.

2022an BRAVA musikari donostiarrak beste hainbat musikarirekin batera egindako egonaldiaren laburpen bideoa. Egonaldi hau ere Musika Bulegoak MIL Lisboa jaialdiarekin elkarlanean sortutako ekimena izan zen:

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU