Monkey Week Jaialdiko showcase zirkuitoan parte hartu nahi duzu?
Partekatu
Euskal Herriko Musika Bulegoa, Etxepare Institutua eta Euskadiko Soinuak (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailordetza), elkarlanean hasi gara Euskal Herriko musikaren kanpo-presentzia sustatu eta koordinatzeko ‘Basque Music’ izenpean. Dinamika hau eta 2016ko bestelako aurreikuspenen inguruan informazio zabalagoa emango dugu hurrengo asteotan.
Komunikazio honen bitartez, deilaldi bat martxan jarri dugula aurreratu nahi dizuegu, Monkey Week Jaialdi/Azokari begira, nahi duen edozein euskal talde edo bakarlarik jaialdiaren Showcase zirkuitoan parte har dezan. Aurtengo edizioa Sevillan ospatuko da, urriaren 13tik 15era.
Interesa duten taldeek edo bakarlariek Monkey Week-eko webgunean sartu eta galdetegi hau bete behar dute:
https://mwfeedback.wufoo.com.mx/forms/inscripcian-de-artistas-con-representacian/
REPRESENTADO POR atalean datu hauek jarri behar dituzue:
Empresa o entidad: Euskal Herriko Musika Bulegoa
NIF: G01532167
Nombre de la persona de contacto: Raul Urkiza
E-mail: raul@test.nuco.es
Showcase zirkuitoan parte hartuko duten euskal hiru talde edo bakarlarien aukeraketaz Monkey Week-eko antolatzaileak arduratuko dira. Hiru talde hauek bi zuzeneko emateko aukera izango dute estatu mailan erreferente bilakatu den jaialdi honetan.
Ekimen hau bultzaten duten erakundeek Monkey Week Jaialdiak ordaintzen duen cachet-a osatuko dute.
Monkey Week-era aurkezten diren euskal taldeek diru-laguntza eskaera egin ahal dute Etxepare Euskal Institutuaren musika biretarako deialdian: http://www.etxepare.eus/eu/2016an-musika-birak-eta-kontzertu-bereziak-sustatzeko-diru-laguntzak. Eskaera egiteko epea ekainaren 30ean amaituko da.
Basque Music izenpean aritu nahi duten talde eta bakarlarientzako izena emateko epea ekainaren 22an hasi eta uztailaren 7an amaituko da. Orain arte izena eman duten euskal taldeek galdetegia berriz ere bete dezakete, errepresentazio datuak aldatuz, deialdi honetan parte hartu ahal izateko.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/27Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Ireki da Sareako programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epeak
Musika Bulegoak Euskadiko Antzoki Sareako programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren 8. ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du. Proposamenak otsailak…
2025/01/21Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko…
2025/01/15Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10MB Sustapena,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…