Monkey Week Jaialdiko showcase zirkuitoan parte hartu nahi duzu?

Partekatu

Euskal Herriko Musika Bulegoa, Etxepare Institutua eta Euskadiko Soinuak (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailordetza), elkarlanean hasi gara Euskal Herriko musikaren kanpo-presentzia sustatu eta koordinatzeko ‘Basque Music’ izenpean. Dinamika hau eta 2016ko bestelako aurreikuspenen inguruan informazio zabalagoa emango dugu hurrengo asteotan.

Komunikazio honen bitartez, deilaldi bat martxan jarri dugula aurreratu nahi dizuegu, Monkey Week Jaialdi/Azokari begira, nahi duen edozein euskal talde edo bakarlarik jaialdiaren Showcase zirkuitoan parte har dezan. Aurtengo edizioa Sevillan ospatuko da, urriaren 13tik 15era.

Interesa duten taldeek edo bakarlariek Monkey Week-eko webgunean sartu eta galdetegi hau bete behar dute:

https://mwfeedback.wufoo.com.mx/forms/inscripcian-de-artistas-con-representacian/

REPRESENTADO POR atalean datu hauek jarri behar dituzue:

Empresa o entidad: Euskal Herriko Musika Bulegoa

NIF: G01532167

Nombre de la persona de contacto: Raul Urkiza

E-mail: raul@test.nuco.es

Showcase zirkuitoan parte hartuko duten euskal hiru talde edo bakarlarien aukeraketaz Monkey Week-eko antolatzaileak arduratuko dira. Hiru talde hauek bi zuzeneko emateko aukera izango dute estatu mailan erreferente bilakatu den jaialdi honetan.

Ekimen hau bultzaten duten erakundeek Monkey Week Jaialdiak ordaintzen duen cachet-a osatuko dute.

Monkey Week-era aurkezten diren euskal taldeek diru-laguntza eskaera egin ahal dute Etxepare Euskal Institutuaren musika biretarako deialdian:  http://www.etxepare.eus/eu/2016an-musika-birak-eta-kontzertu-bereziak-sustatzeko-diru-laguntzak. Eskaera egiteko epea ekainaren 30ean amaituko da.

Basque Music izenpean aritu nahi duten talde eta bakarlarientzako izena emateko epea ekainaren 22an hasi eta uztailaren 7an amaituko da. Orain arte izena eman duten euskal taldeek galdetegia berriz ere bete dezakete,  errepresentazio datuak aldatuz, deialdi honetan parte hartu ahal izateko.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU