Musika arloko 100 artista eta talde baino gehiagok lortu ahal izango dituzte 2020ko Musika Bulegoa Sariak
Partekatu
Musika Bulegoa Sariak antolatzen dituen Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE) itxi du laugarren edizioko sariak banatzeko ekitaldirako eguna. Aurtengo ekitaldia datorren martxoaren 10ean izango da, Gasteizko Europa Kongresu Jauregian, eta epaimahaiak lan gogorra izango du ordura arte, 108 proposamen aztertu beharko dituelako. Guztira, musika arloko 10 artistaren edo talderen lana sarituko da.
Aurtengo edizioan oso musika eremu zabaleko proposamenak jaso dira. Pop-rocka jotzen duten taldeak edo bakarlariak (proposamen guztien %25 inguru), musika klasiko-garaikidea (%22), folka (%18), rocka (%15) eta baita jazza ere (%5). Hizkuntzari dagokionez, euskaraz eta gaztelaniaz abesten duten taldeak edo bakarlariak dira nagusi, baina badaude ingelesez edo frantsesez abesten duten proposamenak ere.
2020ko Musika Bulegoa Sariek musika arloko 10 artistaren edo talderen lana aintzatetsiko dute. Oso garrantzitsua da sortu zirenetik sari guztiek balio bera dutela azpimarratzea, saritutako artista eta talde guztien eta bakoitzaren ekarpena balioesten baita, euren artean bereizketarik egin gabe. Horrela, adituz osatutako epaimahaiak edizio honetako 108 proposamenak baloratu eta 8 saritu aukeratuko dituzte. Sari horiek, 2018ko irailaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra bitartean beraien lanak aurkeztu dituzten Euskal Herriko (7 lurraldeetako edozeinetan jaio edo bizi diren) 8 sortzaileri, interpreteri edo konposatzaileri emango zaizkie, bakarlariei edo/eta taldeei.
Gainera, aurreko edizioetan bezala, Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen (EHMBE) zuzendaritza taldeak sari berezi bat emango dio prestakuntzan, sentsibilizazioan, hedapenean, ekoizpenean… egitasmo azpimarragarria gauzatu duen eta Euskal Herriko musika jarduerarekin erlazionatuta dagoen pertsona edo erakundeari.
Hamargarren eta azken saria, hirugarrenez banatuko den Etxepare Musika Euskal Institutuaren Saria izango da. Azken sari horrek, Euskal Herriko sortzaile, interprete –bakarlaria edo taldea–, edo konposatzaile batek azken hiru urteetan euskal musika nazioartean zabaltzeko eta ezagutarazteko egin duen lana aintzatetsi nahi du. 10 artista edo talde sarituek 2.000 euro eta Fernando Mikelarena artistak diseinatutako eskultura jasoko dituzte.
Hautagaitzen aurkezpena:
Musika Bulegoko bazkide bakoitzak gehienez ere 3 hautagaitza aurkeztu ahal izan ditu. Gainera, bigarren urtez jarraian, bere jarduera profesionala Euskal Herriko musikaren sektorean gauzatzen duen edozein eragilek artista edo talde bat proposatzeko aukera izan du.
Musika Bulegoa Sariak Euskal Herriko Musika Bulego Elkartetik sortutako egitasmoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Euskadiko Soinuak programaren, Etxepare Euskal Institutuaren eta Gasteizko Udalaren laguntza du.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/10Berriak,Musika Bulegoa SariakDeialdia amaitu da
EMAN BOTOA MUSIKA BULEGOA 2024 SARIETARAKO ZURE ARTISTA GOGOKOENARI!
Musika Bulegoa Sarien zortzigarren edizioak berrikuntza garrantzitsu bat dakar: Publikoaren Saria. Epaimahai profesionalak emandako zortzi sariez gain, hemendik aurrera publiko orokorrak 2023ko bere…
2022/05/18Musika Bulegoa Sariak
Musika Bulegoa Sariek 10 euskal artista eta talderen lana aitortu dute bere 6. edizioan
Musika Bulegoa Sariek bere seigarren edizioa ospatu dute gaur arratsaldean Barakaldoko BEC-en. Azkeneko bi urteetako garai ilunak alde batera utzita, euskal musika panoramako sari garrantzitsuenek…
2022/02/24Musika Bulegoa Sariak
100 proposamen baino gehiago Musika Bulegoa Sarien seigarren ediziorako
Ehun lan baino gehiago, erdiak emakumeak buru direla, lehiatuko dira Euskal Herriko Musika Bulegoak antolatutako euskal musika panoramako sari garrantzitsuenak diren Musika Bulegoa Sariak 2022…
2021/05/19Musika Bulegoa Sariak
Musika Bulegoa Sariak 2021
Musika Bulegoa Sarien bosgarren edizioa burutu berri da. Aurrekoetan bezala, edizio honetan ere, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, bertoko artista, talde edo musika proiektuek iaz burututako…
2021/04/19Musika Bulegoa Sariak
107 proposamen lehiatuko dira 2021eko Musika Bulegoa Sarietan
Musika Bulegoa Sarien bosgarren edizioa abian da. Oso urte zaila izan da euskal musikaren sektorearentzat, COVID-19ak sortutako pandemiak gogor jo baitu. Hala ere, edizio berri honek baikortasuna…