Musika Bulegoa Sariak 2020, epaimahaiaren osaketa
Partekatu
Musika Bulegoa Sariak 2020ko epaimahaia osatzen duten 7 pertsonak Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) proposatu eta aukeratu ditu. Ondoren, bakoitza aurkeztuko dugu:
Ainhoa Aguirre (1979)
EITBko kultura eta musika kazetaria, une honetan irratiko informazio saioetako kultura sailean egiten du lan, urte luzez “Eguneko diskoa” saioko kolaboratzailea izan den arren. Bere jarduera profesionala, musikaren esparruaz gain, beste kultur ekimen batzuetara ere badago zuzenduta. Theatrola antzerki taldeko kide da, eta antzerkirako bost lan zuzendu ditu, eta horietako hiru idatzi: “Gona Roja”, “Verde esmeralda” eta “Greensleeves”. Txoriapi fanzinearen sortzailea ere bada. Euskal Herriko kultur esparrua ondo baino hobeto ezagutzen duen eta euskal musika eszenan aditua den goi mailako profesionala.
Elixabete Etxebeste Espina (1965)
Musikaren Filosofia eta Estetika eta Etnomusikologia irakaslea Musikenen, Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegian. Interes berezia du diziplinarteko eta diziplinaz gaindiko ikerketan, eta konposizioaren, interpretazioaren eta musikaren harreraren inguruko proiektuetan egiten du lan, XX. mendetik aurrerakoan, batez ere. Interpretazioan prestakuntza musikal klasikoa eta herrikoia du (pianoa, saxofoia eta musika elektronikoa), eta baita Hanburgoko Unibertsitateko Musikaren Zientzietako Magister Artium bat (Sistematikoa eta Historikoa), eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ikasketa Aurreratuen Diploma ere.
Aitor Furundarena (1970)
Akordeoi jotzaile, konpositore eta ganbera musika, transkripzio, eta akordeoirako musika tradizionalaren errepentizazio irakasle Musikenen, Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegian. Euskal Herrian, Parisen eta Kopenhagen ikasi du, eta bi ardatz ditu musikan, musika garaikidea eta herri musika. Orkestrekin eta ensembleekin, ganbera musikarekin eta bakarlariekin egin du lan, eta grabazio ugari argitaratu ditu hainbat talderekin. Bere musika sorkuntzez gain, telebistarako, antzerkirako eta zinemarako ere egin du lan, eta sariak lortu ditu interpretazioaren arloan nazioarteko hainbat lehiaketatan.
Marino Goñi (1951)
Beste askoren artean, 7 Eskale, Barricada, Berri Txarrak, Doctor Deseo, Exkixu, Marea edo Vendetta taldeen diskoen editore eta, kasu batzuetan, baita ekoizle ere. Bere ibilbide profesionala, 70eko hamarkadan Radio Popular de Madrid 99.5 FMn, Radio Popular de Madrid AMn eta Radio Popular de Pamplona AMn egin zituen soinu teknikari eta esatari lanekin osatzen da. Horrez gain, zenbait irrati libretan ere aritu da, Radio Paraison, Eguzki Irratian eta Iruñeko Euskalherria Irratian, besteak beste, eta baita bestelako argitalpenetan ere, AU (Madril), Euskadi Sioux (Donostia), Muskaria (Bilbo) eta Tmeo (Iruñea) aldizkarietan, eta Egin egunkarian, adibidez, eta 2016an, 60ko hamarkadako Nafarroako rockari buruzko “Córtate el pelo” dokumentala egin zuen Xabier Unanuerekin. Musikari gisa, Fuletamol, Motos eta Fiebre taldeetan aritu zen 80ko hamarkadan, Balerdi Balerdin, 90ekoan, eta Peiremans+ taldean 2000ko eta 2010eko hamarkaden artean.
Itziar Larrinaga (1976)
Ikerketa eta Berrikuntza irakasle eta koordinatzailea da Musikenen, Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegian. Gainera, organogintzako Sergio del Campo Olaso euskal tailerreko aholkularia da. Musikaren Historian eta Zientzietan doktore Oviedoko Unibertsitatetik, 2009an musika ikerketari ematen zaion Donostiako Orfeoia – EHU Saria jaso zuen, eta 2010ean Doktoregoko Sari Berezia. Era berean, nazioarteko The New Grove Dictionary of Music eta Die Musik in Geschichte und Gegenwart proiektuekin kolaboratzen du, eta baita Brepols eta Peter Lang argitaletxeekin ere. Gainera, Eusko Ikaskuntzako Musika Saileko presidentea eta Musiker ikerketa-aldizkariaren zuzendaria izan da.
Elena López Aguirre (1956)
Musikan espezializatutako kazetaria da, eta gaur egun lehengo garaietako orkestrei eta taldeei buruzko dokumentala ari da egiten. 1983an hasi zuen ibilbide profesionala Gasteizko FM lokalean, eta bi urte geroago Potato reggae taldean sartu zen gitarra-jotzaile gisa, eta hiru disko grabatu zituen. 1993an, Pedro Espinosarekin batera, eurak sortutako Aianai argitaletxearen lehen erreferentzia argitaratu zuen: Hertzainak. La confesión radical. 1996an Del txistu a la telecaster. Crónica del rock vasco iritsi zen. 1999an Potato reggae banda. La utopía de una Euskadi Tropikal argitaratu zuen. Ondoren Aianai argitaletxea kultur elkarte bihurtu zen, eta 2006tik, Juan Borikóri, hildako Potato taldeko abeslari ginearrari, eskainitako Johnny Brusko Memoriala antolatzen du. 2011n, Historia del rock vasco. Edozein herriko jaixetan entziklopedia argitaratu zuen eta, azkenik, 2015ean, Neskatxa maite. 25 mujeres que la música vasca no debería olvidar.
Jabier Sagastume (1974)
Soinu teknikaria eta ekoizlea, Gasteizko Dzast Ahotsak abesbatzako zuzendaria da. Euskal Herriko musika sektoreko profesional polifazetikoa eta Sinkro Gunearen ohiko laguntzailea da. Kolektibo horrek diziplina anitzeko hainbat ekimen gauzatzen ditu kulturaren esparruan, eta, besteak beste, Bernaola Jaialdia antolatzen du. Urte luzez Gasteizko Txosnetako programatzailea izan da, eta ondo baino hobeto ezagutzen du Euskal Herriko musika eszena.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/04/10Berriak,Musika Bulegoa SariakDeialdia amaitu da
EMAN BOTOA MUSIKA BULEGOA 2024 SARIETARAKO ZURE ARTISTA GOGOKOENARI!
Musika Bulegoa Sarien zortzigarren edizioak berrikuntza garrantzitsu bat dakar: Publikoaren Saria. Epaimahai profesionalak emandako zortzi sariez gain, hemendik aurrera publiko orokorrak 2023ko bere…
2022/05/18Musika Bulegoa Sariak
Musika Bulegoa Sariek 10 euskal artista eta talderen lana aitortu dute bere 6. edizioan
Musika Bulegoa Sariek bere seigarren edizioa ospatu dute gaur arratsaldean Barakaldoko BEC-en. Azkeneko bi urteetako garai ilunak alde batera utzita, euskal musika panoramako sari garrantzitsuenek…
2022/02/24Musika Bulegoa Sariak
100 proposamen baino gehiago Musika Bulegoa Sarien seigarren ediziorako
Ehun lan baino gehiago, erdiak emakumeak buru direla, lehiatuko dira Euskal Herriko Musika Bulegoak antolatutako euskal musika panoramako sari garrantzitsuenak diren Musika Bulegoa Sariak 2022…
2021/05/19Musika Bulegoa Sariak
Musika Bulegoa Sariak 2021
Musika Bulegoa Sarien bosgarren edizioa burutu berri da. Aurrekoetan bezala, edizio honetan ere, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak, bertoko artista, talde edo musika proiektuek iaz burututako…
2021/04/19Musika Bulegoa Sariak
107 proposamen lehiatuko dira 2021eko Musika Bulegoa Sarietan
Musika Bulegoa Sarien bosgarren edizioa abian da. Oso urte zaila izan da euskal musikaren sektorearentzat, COVID-19ak sortutako pandemiak gogor jo baitu. Hala ere, edizio berri honek baikortasuna…