“Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+” jardunaldiak bueltan dira
Partekatu
Otsailaren 29an eta martxoaren 1ean, Musika Bulegoak “Musika, berdintasuna eta LGTBIQ+” jardunaldien bigarren edizioa antolatuko du. Jardunaldien helburua LGTBIQ+ kolektiboko sortzaile eta profesionalak ikusaraztea eta musika sektorean duten egoera aztertzea da. Topaketa honetan, LGTBIQ+ pertsonek musikan eta, bereziki, euskal panoraman duten ordezkagarritasunari buruzko hausnarketa egingo da, eta nortasunen ez-normatiboetatik egindako sorkuntza musikala, LGTBIQ+ zirkuituak edo kolektibo honetako profesionalek ibilbidea garatzeko dituzten erronkak bezalako gaiak jorratuko dira.
Ekitaldia Donostiako Tabakalera kulturuneko Z Aretoan eta Kutxa Fundazioa Klubean ospatuko da, eta bi jardunalditan banatuko da. Lehenengoa, ostegunean 17:00etatik aurrera, musikaren tendentzia berriak izango ditu ardatz da eta izaera performatiboagoa hartuko du arratsaldeak aurrera egin ahala. Ander Prolek euskal musikan dagoen aniztasun sexualaren analisia egingo du, eta Anouar Merabetek Euskal Herriko ballroom kulturari buruzko hitzaldia emango du. Ondoren, mahai-inguru bat egingo da Kiltreo Oskuro eta Las Marikarmen taldeetako kideekin, “Musika, nortasun ez-normatiboak eta disidentzia” gaiaren inguruan. Azkenik, artista hauek kontzertu bat eskainiko dute Kutxa Fundazioa Kluba aretoan, Z Aretoaren ondoan.
Bigarren egunean, ostirala 17:30etatik aurrera, solasaldien eta eztabaida-mahaien programari jarraipena emango zaio, baina LGTBIQ+ kolektiboaren eta musika klasikoaren arteko harremanean zentratuko da. Raquel García-Tomás musikagile kataluniarrak Alexina B.-ren sortze eta estreinaldi prozesuaz hitz egingo du, Bartzelonako Gran Teatre del Liceun estreinatutako Herculine Barbini buruzko opera bat. Ondoren, mahai-inguru batek emakumeek musika klasikoan duten egoera aztertuko du, hainbat arlotako ordezkariekin, hala nola interpretazioa, konposizioa eta hezkuntza. Arratsaldeari amaiera emateko, Adriana Viñuela sopranoak eta Elisa Rapado pianistak “Orgullo y prejuicio: Identidades ocultas y amores camuflados en la canción lírica” hitzaldi/kontzertua eskeiniko dute.
Jarduera guztiek sarrera librea eta doakoa dute.
Otsailak 29, osteguna. Sala Z
17:00: Topaketaren aurkezpena
17:15: Hitzaldia: “Euskal musika eta aniztasun sexuala”
Ander Prol, marika, kazetaria eta sexu-hezitzailea (euskara)
18:30: Conferencia: “Cultura Ballroom”
Anouar Merabet, diziplina anitzeko artista eta Kiki House of Anunnaki-ren ama fundatzailea (gaztelania / euskara)
19:30: Mahai-ingurua: “Música, identidades no-normativas y disidencia”
Victoria Sickness, Hipogrifa, Contámina Perpétua, Cachorro y Koraje
Moderatzailea: Ander Prol (gaztelania)
21:00: KONTZERTUA
(Kutxa Fundazioa Kluba, ateen irekiera 20:30)
Kiltreo Oskuro
Las Marikarmen
Martxoak 1, ostirala. Z Aretoa
17:30 Hitzaldia: “Creación y estreno de Alexina B. en el Gran Teatre del Liceu de Barcelona, una ópera sobre Herculine Barbin, la primera persona intersexual de la que conocemos sus memorias”
Raquel García-Tomás, musikagilea (gaztelania)
18:30 Mahai-ingurua: “Las mujeres en la música clásica”
Elisa Rapado, Raquel García-Tomás, Miren Iñarga
Moderatzailea: Mikel Chamizo (gaztelania)
19:45: KONTZERTUA
Adriana Viñuela, sopranoa
Elisa Rapado, pianoa
“Orgullo y prejuicio: Identidades ocultas y amores camuflados en la canción lírica”
García-Tomásen bi arien estreinuarekin eta Schubert, Warlock, Sommer, Smyth, Lorca, Prieto, Guridi eta beste musikagileen lanekin.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2023/12/19MB Sustapena,DeialdiaDeialdia amaitu da
Musika Bulegoa Sariak 2024rako proposamenak bidaltzeko epea zabalik
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE), Musika Bulegoa sarien 8. edizioa jarri du abian, eta Nafarroara itzuliko da aurten gala. Gaur hasi eta 2024ko otsailaren 2ra arte zabalik egongo da…
Hamaika taldek hartu dute parte DA! Pro topaketaren V. Edizioan
Musika Bulegoak, programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko DA! Pro topaketaren bosgarren edizioa ospatu du. Durangoko azokaren baitan, Gerediaga elkartearekin…
Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME 2023 azokan
Urriaren 25etik 27ra bitartean egingo dute nazioarteko BIME azokaren hamaikagarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta aurten ere Bilboko Euskalduna…
Musika Bulegoaren jarduera profesionalak, BIME PRO 2022 azokan
Urriaren 26tik 28ra bitartean egingo dute nazioarteko BIME PRO azokaren hamargarren edizioa. Mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dira azoka honetan eta Euskalduna jauregia izango…
Dantz, Mauka / Airaka eta Motmo, Musika Bulegoak Vic-eko Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatu dituen pitching saioan
Musika Bulegoak irailaren 14tik 17ra Vic-en egingo den Mercat de Música Vivaren 34. edizioan Pitching saio bat antolatu du. Pitching saio honen helburua Musika Bulegoaren bazkide diren hiru proiektu…