Musika Bulegoa Sariak 2021: Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 10era arte egongo da zabalik

Partekatu

Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa Sariak-eko V. Sariketa martxan jarri du. Proposamenak aurkezteko fasea 2021ko martxoaren 10era arte, asteazkena, arte egongo da irekita eta euskal musikaren arloarekin lotutako edozein kidek aurkeztu ahalko ditu proposamenak.

Sariketaren oinarriek zehazten dutenez – hemen kontsulta daitezke – edozein euskal musikariak konposaturiko edo interpretaturiko lanak proposatu daitezke, edozein musika generokoak direlarik. Lan hauek 2020ko urtarrilaren 1etik eta abenduaren 31 artean izan beharko dute argitaratuak edo publikoaren aurrean interpretatuak. Hautagaiak aurkezteko galdetegi hau bete behar da.

Euskal Herrian sortu eta ekoitzitako musikaren zein euskal musika sektoreko musikari eta gainontzeko eragileen kalitatea aitortzeaeta publikoa eta jendartea orokorrean aipatu kalitateaz jabetzea dira Musika Bulegoaren ekimen honen helburu nagusiak.

Musika Bulegoa Sarien sari ematea Biarritzeko ATABAL Gaurko Musiken Gunean izango da, datorren maiatzaren 19an.

 

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU