Musika Bulegoa Sariak 2021: Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 10era arte egongo da zabalik
Partekatu
Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) Musika Bulegoa Sariak-eko V. Sariketa martxan jarri du. Proposamenak aurkezteko fasea 2021ko martxoaren 10era arte, asteazkena, arte egongo da irekita eta euskal musikaren arloarekin lotutako edozein kidek aurkeztu ahalko ditu proposamenak.
Sariketaren oinarriek zehazten dutenez – hemen kontsulta daitezke – edozein euskal musikariak konposaturiko edo interpretaturiko lanak proposatu daitezke, edozein musika generokoak direlarik. Lan hauek 2020ko urtarrilaren 1etik eta abenduaren 31 artean izan beharko dute argitaratuak edo publikoaren aurrean interpretatuak. Hautagaiak aurkezteko galdetegi hau bete behar da.
Euskal Herrian sortu eta ekoitzitako musikaren zein euskal musika sektoreko musikari eta gainontzeko eragileen kalitatea aitortzea, eta publikoa eta jendartea orokorrean aipatu kalitateaz jabetzea dira Musika Bulegoaren ekimen honen helburu nagusiak.
Musika Bulegoa Sarien sari ematea Biarritzeko ATABAL Gaurko Musiken Gunean izango da, datorren maiatzaren 19an.
Partekatu
![](https://musikabulegoa.eus/wp-content/uploads/2023/04/trans.gif)
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2024/07/03Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia abian da
Musika Bulegoak Vic-en ospatuko den Mercat de Música Viva azoka profesionalean antolatuko dituen Pitch saioetan parte hartzeko deialdia ireki du
Musika Bulegoak, Mercat de Música Viva de Vic-ekin lankidetzan, bere bazkideei zuzendutako pitching saioak antolatuko ditu nazioarteko musika azokaren 36. edizioan. BASQUE. MUSIC.-en markapean…
2024/07/01Deialdia,SorkuntzanDeialdia amaitu da
MIL Lisboan egonaldi artistiko bat egiteko deialdia
Musika Bulegoak, MIL Lisboa jaialdiarekin elkarlanean, egonaldi artistiko bat antolatu du Euskal Herriko musika sortzaileentzat (musika elektronikoa, instrumentala, pop, rock, indie, etab.). Egonaldi…
2024/06/11Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Ireki da Iparhots egonaldi artistikoaren 2024ko deialdia
EKE-k, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak 2023an martxan jarri zuten egonaldi artistikoen programak bigarren edizioa beteko du. Iparraldeko musika sortzaileei…
2024/06/04Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Eurosonic jaialdiaren 2025eko edizioan parte hartzeko deialdia zabalik
ESNSko antolakuntzak showcase emanaldietan parte hartzeko deialdia ireki du. Europako musika jaialdi garrantzitsuenetakoa da Eurosonic eta bertan parte hartzeko deialdia irailaren 1era arte egongo da…
2024/05/21Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. at BIME BILBAO 2024: Euskal Herriko musika taldeei eta artistei zuzendutako deialdia.
2024ko urriaren 29tik azaroaren 1era ospatuko da BIME BILBAO nazioarteko musika topaketaren hurrengo edizioa. BASQUE. MUSIC.-ek, BIMErekin elkarlanean, euskal musikariei eta taldeei zuzendutako…