Musika Bulegoa Sariak 2024rako proposamenak bidaltzeko epea zabalik
Partekatu
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak (EHMBE), Musika Bulegoa sarien 8. edizioa jarri du abian, eta Nafarroara itzuliko da aurten gala. Gaur hasi eta 2024ko otsailaren 2ra arte zabalik egongo da euskal musika eszenako eragileek beren proiektuak aurkeztu ahal izateko deialdia. Aurtengo sari banaketa maiatzaren 15ean izango da, Iruñeako Zentral aretoan.
Musika Bulegoa Sarien edizio berri honen helburuetako bat euskal musikaren sektoreari balioa ematea da. Baita artisten sorkuntza sustatu, haien lana ezagutzera eman eta erakuslehio izatea ere. Azken finean, Musika Bulegoak bultzatutako ekimen honen helburua Euska Herrian sortu eta ekoitzitako musikaren kalitatea eta euskal musikarien eta euskal musikaren sektoreko eragileen jarduera aitortzea da.
Sari hauen xedea, egindako musika lanak balioan jarri eta euskal kulturari egindako ekarpena nabarmentzea da. Horregatik, ez dago inolako kategorizaziorik, beste lehiaketa batzuetan ez bezala.
MB Sariak 2024
Kultura arloko profesionalen epaimahai batek, musikariek, kazetariek, musika programatzaileek eta hezkuntza mundutik datozen pertsonek osatua, aurkeztutako proposamenak baloratuko ditu eta 11 sarituetatik 8 aukeratuko ditu. Aurreko edizioetan bezala, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko (EHMBE) zuzendaritza-batzordeak sari berezi bat emango dio Euskal Herriko musika-jarduerarekin zerikusia duen pertsona edo erakunde bati, prestakuntza, sentsibilizazioa edo zabalkundea bezalako arloetan proiektu aipagarri bat garatzeagatik.
Etxepare Euskal Institutuak beste sari bat emango du. Kasu honetan artista edo prestakuntza batek euskal musika gure mugetatik kanpo zabaltzeko egindako lana aitortu nahi da.
Aurtengo berrikuntza nagusia Publikoaren Saria da, sarituen zerrendaren azken emaitzan eragina izango duena. Epaimahaiak egingo duen lehenengo hautaketatik aurrera, bozketa irekiko da, publikoak bere artista gogokoena aukera dezan, elkartearen webgunearen eta sare sozialen bidez. Ekimen honen helburua euskal artisten talentua gozatzen eta baloratzen duten pertsona guztiei ahotsa ematea da.
Hautagaitzen aurkezpena
Euskal Herriko musika sektorean lan egiten duen edonork aurkez dezake Musika Bulegoa Sariak 2024rako hautagaitza. Horretarako, web orri honetan izena eman beharko da epearen barruan, hau da, 2023ko abenduaren 19tik 2024ko otsailaren 2ra.
Euskaraz egindako lanek edo sorkuntzek balio erantsia izango dute, nahiz eta sorkuntza instrumentalak edo beste hizkuntza batzuetan egindakoak ere aurkez daitezkeen. Betiere, edozein euskal musikarik sortu edo interpretatzen baditu, musika generoa edozein dela ere. Hori bai, lanak 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean aurkeztuak izan beharko dira jendaurrean.
Besteak beste, Zea Mays, Izaro, Su Ta Gar, Chill Mafia, Gabriel Erkoreka konpositore eta pianista, Kepa Junkera, Teresa Catalán konpositore nafarra, Bilboko Kafe Antzokia edo Eresbil Musikaren Artxiboa izan dira sarituak aurreko edizioetan.
Sariak banatzeko ekitaldia Nafarroara itzuliko da zortzigarren edizioan. Iaz Gipuzkoan izan ondoren, 2024an Iruñeako Zentral aretoan ospatuko da euskal musikaren jaia. Aurtengo edizioak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, LABORAL Kutxaren, Etxepare Euskal Institutuaren, Sympathy For The Lawyer abokatu-bulegoaren eta Zentral aretoaren babesa du.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/27Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Ireki da Sareako programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epeak
Musika Bulegoak Euskadiko Antzoki Sareako programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren 8. ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du. Proposamenak otsailak…
2025/01/21Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko…
2025/01/15Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10Berriak,Deialdia,MB SustapenaDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024/12/17Nazioartekotzea,Berriak,DeialdiaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…