MUSIKA BULEGOAK IRAILAREN 18TIK 21ERA EGINGO DEN 31. MERCAT DE MÚSICA VIVA DE VIC-EN PARTE HARTUKO DU

Partekatu
MMVV

Irailaren 18tik 21era egingo den Vic-eko 31. Mercat de Música Viva jaialdian izango da Musika Bulegoa Basque Music ekimenaren eskutik.

Beste behingoz euskal musika herrialde katalanean zabaltzeko ezinbesteko azokan parte hartuko du EHMBEk hainbat bilera, topaketa eta ekitaldi antolatuaz.

Irailaren 19an 14:00etan Euskal Herria Sona 2019 jaialdiaren aurkezpena egingo dugu eta ondoren LUMI taldearen kontzertua izango da.

Euskal ordezkaritza zabala izango du 31. MMVV jaialdiak. Irailaren 20an EXNOVIOS, SONAKAY, JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK eta ISEO&DODOSOUND taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.

Aurten Portugal izango da nazioarteko ordezkari nagusia. Azokak iraungo dituen egunetan MiM, ASACC edo ARC bezalako elkarteek beraien Batzar Nagusiak eta bilerak antolatuko dituzte.

Lau egunetan zehar hirurogeita hamar artista baino geihago arituko dira Vic-en egongo diren bederatzi eszenatokietan. Horietako hogeita hamar artistek gainera material berria estreinatuko dute.

MMVV
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU