Musika Bulegoaren 2019ko Jarduera Poltsa

Partekatu
2019ko Musika Argazkia: Bulegoaren Jarduera Poltsa

Musika Bulegoak gaur, astelehena, martxoak 11, irekiko du Jarduera Poltsara proiektuak aurkezteko epea. Euskal Herrian burututako musikaren inguruko prestakuntza, eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten eragile guztien ekimenak bultzatzea da ekimenaren helburua.

Elkarteak, enpresak eta langile autonomoak aurkez daitezke ekimen horretara, Musika Bulegoko bazkide izan edo ez. Hautatzen diren jarduerek MBren laguntza ekonomiko osoa edo partziala izango dute, eta Euskal Herriko lurralde eremuan garatu beharko dira.

Proposamenak maria@test.nuco.es helbide elektronikora bidali daitezke apirilaren 4a arte, eskaera/inskripzio orria beteta eta bestelako informazio interesgarria erantsita.

Musika Bulegoak prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren alorreko jarduerak sustatu ditu sortu zenetik, hainbat lankidetza-motaren bidez. Azken hiru urteotan, ia hirurogeita hamar proposamen garatu dira esparru horren barruan.

Esteka hauetan deialdia eta eskaera-orria kontsulta daitezke:

2019ko Musika Argazkia: Bulegoaren Jarduera Poltsa
Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU