Musikagileak ISCMren World New Music Days jaialdian
Partekatu
Azaroaren 2tik 8ra bitartean eta hirugarren urtez jarraian, ISCMk (Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkarteak) antolatutako musika garaikidearen egutegiko ekitaldi nagusietako batean izan da Musikagileak: World New Music Days jaialdian. Aurtengoan, Kanadako Vancouver hirian izan da. ISCMk kontinente guztietako 50 herrialdetako 60 elkarte biltzen ditu gaur egun. 1922an sortu zen, musika garaikidearen azken joerak eta herrialdeen arteko trukea eta lankidetza sustatzeko helburuz. Eginkizun horretarako tresna nagusia, World New Music Days jaialdia da hain zuzen, eta urtero egiten da. Programa ISCMko kideek prestatzen dute, eta, aurtengoan, Hernaniko konpositore bat, Iñaki Estrada, izan da Euskal Herriko musika berriaren ordezkaria.
Musikagileak-ek bidalitako sei proposamenen artean, Estradaren “Astiro” izeneko obra aukeratu zuen kanadar epaimahaiak. Instrumentu-talde batentzako obra da, eta Kanadako talde espezializaturik onenetako batek jo zuen: Montreal Contemporary Ensemblek. Abenduaren 6ko iluntzean izan zen kontzertua, Vancouverreko Roundhouseko entzunaretoan, eta agortu egin ziren sarrera guztiak. Estradaren obrak oso harrera ona lortu zuen. Hala, “Astiro” berriz ere jotzeko proposamenak heldu dira Finlandiatik eta New Yorketik, eta, aste batzuk geroago, Montreal Contemporary Ensemblek ere bere programazio propioan sartzea erabaki du. Estradari beste partitura batzuk eskatu dizkio Montrealeko taldearen zuzendariak, Véronique Lacroixek, eta beste euskal konpositore batzuen obra ezagutzeko interesa ere agertu du.
Jaialdi horretan ez ezik, ISCMren Batzar Nagusian ere hartu zuen parte Musikagileak-ek. Behin-behineko batzarra izan zen hura, laster (2018ko apirilean) beste batzar bat egingo baitu Pekinen. Bertan erabakiko dute, besteak beste, zer herrialdetan izango den World New Music Days jaialdia 2022an, ISCMren mendeurrena beteko den urtean, hain justu. ISCMren estatutu berrietako alderdi batzuk berrikusi zituzten Vancouverreko batzarrean, eta 2016ko ekitaldiko kontuak eta ordainsariak onartu. Erakundeak Holandatik Austriara eramango du bere egoitza laster.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
MARÍA EUGENIA LUC-EK EUSKAL HERRIA ORDEZKATUKO DU ISCM 2025 JAIALDIAN
World New Music Days 2025 jaialdia, Musika Garaikiderako Nazioarteko Elkarteak (ISCM) urtero antolatzen duena, maiatzaren 30etik ekainaren 7ra bitartean egingo da Portugalen, Lisboa eta Porto hirien…
EZEZEZ taldeak ESNS 2025 azokan parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik
EZEZEZ taldeak ESNS jaialdian parte hartuko du BASQUE. MUSIC.-en eskutik. 2025eko edizioa urtarrilaren 15etik 18ra egingo da Groningen hirian (Herbehereak), eta EZEZEZ Bilboko taldeak showcase bat…
2024/09/18Nazioartekotzea,MB Nazioartekotzea,Berriak
Euskal Herria, indartsu Mercat de Vic-en
Gaur hasi eta irailaren 21ean amaituko den Mercat de Música Viva de Vic-en 36. edizioan euskal musika presentzia nabarmena izango du. Hainbat ekimenen artean, Gorka Urbizu eta Mikel Azpiroz euskal…
2024/09/09MB Nazioartekotzea,DeialdiaDeialdia amaitu da
Abian da BIME Stereorocks Club hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markarekin, BIMEk eta Stereorocks Club-ak indarrak batu dituzte euskal eszena elektronikoa dinamizatzeko. Egitasmo honen hirugarren edizioan parte hartzeko deialdia…
2024/09/02Nazioartekotzea,Deialdia,MB NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
BASQUE. MUSIC. pitch saioa, BIME Bilbao azoka profesionalean
Musika Bulegoak, BASQUE. MUSIC. markaren babesean, Euskal Herriko musikaren profesionalak nazioarteko profesionalen aurrean aurkezteko pitch saio bat antolatuko du 2024ko urriaren 29tik azaroaren…