Musikaren sektoreko profesionalen eta programatzaileen arteko topaketa DA!-n
Partekatu
Durangoko Azokak lehen aldiz programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko topaketa antolatuko du Musika Bulegoarekin elkarlanean.
Ekimenaren helburua:
– Euskaraz musika sortzen dutenei aukera ematea bere proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko.
– Programatzaileek (areto pribatuak zein publikoak, jaialdiak, kultur eragileak, udal teknikariak) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko.
Topaketaren formatua:
Aukeratutako proiektuen ordezkariek 10 minututan egingo dituzte bere musika-proiektuen aurkezpenak.
Eguna eta lekua:
54. Durangoko Azokaren lehenengo egunean, abenduaren 5ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Durangoko Azokaren alboan dagoen Bartolome Ertzilla Musika Eskolako aretoan.
Nori zuzendua:
Bere jarduera profesionala musikagintzan burutzen duten eta fakturatzeko ahalmena duten musikariak,, managerrak, diskoetxeak, etab.
Aukeratzeko irizpideak
Musika Bulegoko profesionalek eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak. Batzordeak honako alderdi hauek izango ditu kontuan:
– Proiektua euskaraz izatea
– Proiektuen eta diskoen estreinaldiak (DA azokan)
– Barruko agertokietarako egokitasuna
– Musika Bulegoaren zuzeneko edo zeharkako bazkidea izatea
Epeak
Izena emateko epea azaroaren 20an amaituko da. Musikariek DAko webguneko eskaera-orriaren bidez eman beharko dute izena. Parte hartzea doakoa da eta aurkezpenak euskaraz izan beharko dira.
DA-Pro egitasmoaren gaineko zalantzaren bat baduzu idatzi ruth@test.nuco.es helbide elektronikora.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
LIVEMX europako musika-sektoreari laguntzeko proiektu berria
Inova+, Live DMA eta European Music Exporters Exchange-ek (EMEE) LIVEMX proiektu europar berria abian jarri dute. LIVEMXek, Europar Batasunak kofinantzatuta, musika-sektore askotarikoagoa eta…
Villasound Bilbao Musika Bulegoa Saria 2023: Marban
Villasoundbilbaok jakitera eman ditu Villasoundbilbaoko prestakuntza faseko irabazleak. Hainbat sari banatu dira, hala nola, VSB mentoring fasean parte hartzea. Fase horretan, aukeratuek prestakuntza…
Bizkaiko zerga-pizgarriak aplikatzeko irizpideak argitaratu dira
Bizkaiko Ogasun Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 26ko 3/2023 Instrukzioa argitaratu du. Horren bidez, joan den abenduaren 5ean Sozietateen gaineko Zergari dagokionez abian jarri zen kultura…
2022ko Musikaren Urtekaria
Zazpigarren urtez, Musika Bulegoak zure esku jartzen du Musikaren Urtekaria. Pasa den 2022. urtean Euskal Herriko musikaren alorrean izan ditugun une aipagarrienetako batzuk jasotzeko nahia du…