Musikaz betetako Musikaren Nazioarteko Eguna 2020
Partekatu
Ekainaren 21ean ospatu den Musikaren Nazioarteko Eguna berezia izan da aurten. COVID-19ak eragin duen krisiak bete-betean jo du gure sektorea. Krisi honek agerian utzi du kulturaren sektorea babestu beharra dagoela. Baita kultura berreraikitze prozesuko zati garrantzitsu bat izan behar dela ekonomia eta gizarte politikekin batera.
Azkenengo hilabeteetan bizi izan ditugun distantzia sozialak eta konfinamenduak inoiz baino gehiago azaleratu du egunerokoan musikak gure bizitzan betetzen duen lekua. Musikak aberastu egiten du gure egunerokoa.
Asko izan dira streaming bidez zuzenekoak eskaini dituzten musikariak eta ugaritu egin dira formatu honetan kontzertuak antolatu dituzten ekimenak. Emanaldi hauei esker musikak gerturatu egin gaitu eta musikak batu egin gaitu. Formatu honen arrakastak ikus-entzuleek musikaz gozatzeko duten gogoa erakutsi du. Gainera, agerian gelditu da sektoreak eraberritzeko duen gaitasuna.
Jarduera berreraikitzeko une honetan zuzeneko emanaldiak itzultzen ari dira pixkanaka-pixkanaka. Hala ere oraindik ez dago argi betiko formatuak noiz eta nola itzuliko diren. Kontzertu aretoek itxita jarraitzen dute, auditorioek eta antzokiek neurri zorrotzekin hasi dute udako denboraldia, musika jaialdiak eta jaietako zuzeneko emanaldiak bertan behera gelditu dira. Agerian gelditu da emanaldi guzti hauen atzean dagoen sarea: batez ere enpresa txikiek eta autonomoek osatzen dutena. Horregatik, krisia hasi zen egunetik, musikaren sektore guztiarentzat laguntza bereziak eskatu ditugu eta nabarmendu egin dugu orain arte dauden laguntzak mantentzea ezinbestekoa dela. Ez dugu ahaztu behar krisia hasi aurretik eta bere kabuz eten zuela bere lana musikaren sektoreak.
Funtsezkoa da zuzeneko emanaldiak ez estigmatizatzea eta ezeztatze sistematikoak gelditzea eskatu dugu jardueraren normalizazioa eskatuz. Horretarako ezinbestekoa da sektoreko ordezkarien bitartekaritza. Eta horretan ari da Musika Bulegoa Reset plataformaren bitartez eta Zuzeneko Arteak osatzen duten elkarte ezberdinekin kolaboratzen. Kulturaren sektore guztiak batu egin gara elkarlana bultzatzeko dugun borondatea erakutsiz. Borondate hori eskatu diegu gainera instituzio publikoei: musika emanaldietarako zituzten aurrekontuak mantentzeko eta entitate pribatuekin kolaboratzeko eskatuz.
Musikaren Nazioarteko Egunaren aitzakiarekin hainbat zuzeneko emanaldi antolatuko dira. Eta beste asko ezin izango dira antolatu. Musika Bulegoak musikaz betetako Musikaren Nazioarteko Egunaz gozatzeko proposamena luzatzen du: bakarrik, lagunekin, familiarekin edo ezezagunekin. Musikak gure bizitzak aberastu egiten dituelako.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
Musika Bulegoak musika sektorerako gida argitaratu du Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta, M. I. Therapyrekin lankidentzan
Musika Bulegoak estresa kudeatzeko eta burnout prebentzioa lantzeko bost puntuko gida argitaratu berri du, Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna dela eta. Egun hau urtero, urriaren 10ean ospatzen da,…
LGTBIQ+ musika-ekoizpenaren panorama Euskal Herrian. (Hausnarketarako gai batzuk)
Hausnarketarako, euskal musika sorkuntzaren nolakotasuna atzerabegirako batean ardatz biren arabera antola daitekeela otu zait, bi ardatz hauek sorkuntza musikalaren nolakotasunaren mapa bat…
Haurrentzako tailerrak Atlantikaldia jaialdian
Musika Bulegoak Creative Soulekin elkarlanean haurrentzako hiru tailer antolatu ditu Atlantikaldia jaialdiaren barruan. Irailaren 17an etxeko txikienek musika ardatz duten hiru tailerretan parte…
JABETZA INTELEKTUALAREN INGURUKO ERRONKAK
Aro digitalak izugarrizko aldaketa suposatu zuen eduki artistikoak sortzeko, zabaltzeko eta kontsumitzeko (gozatzeko) moduan. Musikaren sektoreak hainbat hamarkada daramatza esparru analogiko eta…
2024/12/17Nazioartekotzea,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…