Oreka TX eta La Marimba taldeek bere sustraiak batu dituzte Lehioa abestian
Partekatu
Abestia BIME Bogotan 2023. urtean egindako BIME Saioen baitan sortu zen, BASQUE. MUSIC.-en laguntzarekin eta Oso Politaten kuradurarekin
Hasiera batean gai tekniko batzuk jorratzeko harremanetan jarri ondoren, 2023ko maiatzean Oreka Tx eta La Marimba taldeak Bogota hiriko Estudio Naranja grabaketa estudioan sartu ziren konposaketa saio bat egin eta partekatzeko. Hitzordu horretatik sortu zen Lehioa, Euskal Herriko eta Dominikar Errepublikako musika tradizionalaren arteko fusio ederra.
Oreka TX eta La Marimba taldeek euskal instrumentu tradizionalen erritmoen eskutik beldurrik gabe bizitzera gonbidatzen gaituzte. Txalaparta, alboka, eta Mariola Pichardoren ahots-melodiak dira protagonista BIME Saioen espiritua islatzen duen abesti argitsu honetan. BIMEk bultzatutako laborategi artistiko honek aukera ematen die hainbat estilo eta tokitako artistei denbora eta talentua partekatzeko.
Kantu berriaren protagonistek nabarmendu dute magiaren zati handi bat topaketa hori aurrez prestatu gabe eta elkar ezagutu gabe antolatzean dagoela. Elkarrekin lan egiteko aukera ematen duen espazioa honetan bakoitzak bere benetakotasuna, hizkuntza eta nortasuna eman dezake, horrela, elkarbizitza artistiko hutsetik sortzen diren abestiak sor daitezen.
Sorkuntza partekatu eta aberaste kulturalaren aldeko ekimen honen potentzial handiaren beste adibide bat da Lehioa, eta BIMEren edizioek 2022tik aurrera Oso Politaren (Last Tourren 360º zigilua) kuradurarekin hartu dute, formatua berrituz eta hobetuz.
Saio hau, zehazki, BASQUE. MUSIC.-en laguntzarekin egin zen. BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak koordinatutako proiektua da, Etxepare Euskal Institutuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan. Helburua euskal sormena, kultura eta artearen sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna areagotzea da.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/21Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko…
2025/01/15Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10MB Sustapena,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024ko balantzea eta etorkizuna Euskal Herriko musika sektorean
Euskal musikako eragile ezberdinek sektorearen osasunari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egiten dute Musika Bulegoa Elkartearentzat. Euskal Herriko musikaren sektoreak 2024a zifra errekorrekin…
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia amaitu da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…