Piztu irratia: konfinamendua igarotzeko hainbat podcast

Partekatu

Bideoak ez zuen irratia suntsitu. Garai berriekin irratiak bere bilakaera izan du eta gaur egun podcast formatuak hainbat saio egiteko aukera eskaintzen du.

Musikan espezializatutako Euskal Herrian egiten diren hainbat podcast eta irratsaio bildu ditugu hemen. Egun hauetan bizi dugun egoeratik ihes egiten laguntzeaz gain musika proposamen berriak ezagutzeko aukera eskainiko dizuete. Piztu irratia!

Musika Bulegoa Hemen entzun ditzakezu konfinamendua hasi aurretik Euskadi Irratian egin genituen irratsaioak.

Dia Radio Gustu onarekin egindako aukeraketan oinarritutako on line irratia. Zuzeneko emisioaz gain hainbat zerrenda aurkituko dituzue.

Haus of beats: Bergarako irratsaioa erreferente bat da gure musika eletronikoan.

Jazzatik Jazz musikaren inguruan aritzen diren hainbat DJ batzen dituen kolektiboa da Jazzatik.

Dabadaba ‘Etxetik, sonidos en la pandemia’ Donostiako Dabadaba aretoak bultzatutako proiektua da. Gaur egun bizi dugun egoerak gure eszenako DJ ezberdinetan nola eragin duen erakusten digu.

Booomshakalaka Dj Makala hamar urtetik gora daramatza Gaztea irratian Boomshakalaka irratsaioa lantzen. Mundu osoko soinuak proposatzen dizkigu on line irratiko erreferentea den saio honek.

Dunbala Badok atariaren irratsaioa da Dunbala. Eneritz Furyakek  eta Jago Salvadorrek euskal nobedadeez gain gure eszenako izen esanguratsuak aurkezten dituzte.

Zarataka Zarata-Mondosonoro aldizkariak argitaratzen duen irratsaioa da Zarataka. Bertan, Euskal sortzaileek, Euskal Herrian argitaratzen diren nobedadeak aurkezten dizkigute.

Sateliteak Telmo Trenor Euskal Herriko Dj ezaguna da. Bai bakarka argitaratzen dituen lanengatik baita Pelax bezalako musikariekin egin dituen kolaborazioengatik ere. Naiz irratian egiten duen saio honekin bere musika ezagutzara gerturatu gaitezke.

Partekatu

Hauek ere interesatuko zaizkizu


Página web financiada por la Unión Europea - NextGenerationEUEuropar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako webguneaWebsite funded by the European Union - NextGenerationEUSite financé par l'Union européenne - NextGenerationEU