SGAE Fundazioak eta Musika Bulegoak musikaren banaketa digitalari buruzko master class bat antolatu dute Bilbon
Partekatu
Bruno de Zabala Motmo argitaletxeko zuzendariak emango du doako prestakuntza hori ekainaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, Campos Eliseos antzokian.
Musika-egileak ardatz dituen master eskola bati ekingo dio SGAE Fundazioak Bilbon Euskal Herriko Musika Bulego elkartearekin elkarlanean (EHBME). Hitzordu honetan Bruno de Zabalak musikaren banaketa edo distribuzio digitalaren nondik norakoak aztertuko ditu, euskarri digitalak tarteko eta zenbait exenplu praktiko abiapuntutzat hartuta. Ekainaren 11n izango da, 18:00etatik 20:00etara, Campos Eliseos Antzokiko formakuntza gelan (Bertendona kalea 3 Bis, 5. solairua).
Matrikula doakoa da, eta nahikoa izango da posta elektroniko bat bidaltzea nsancheza@fundacionsgae.org helbidera bertaratzeko borondatea adieraziz; hortik aurrera, jarriatu beharreko instrukzioak azalduko dira. Ikastaroa gaztelaniaz izango da.
Ekintza formatiboa SGAE Fundazioak 2017tik bultzatutako Musikatik AT musika eta prestakuntza sustatzeko programaren parte da, Euskadiko SGAEren Lurralde Kontseiluaren eskutik garatua, hain zuzen ere.
Euskarriak eta banaketa, musikaren etorkizuna
Banaketa digitala gaur egun musika-proiektu orok menderatu behar duen erronketariko bat dela esan genezake. Eskubide kudeaketan aditu dugu Bruno de Zabala. Musikaren zabalkundean garrantzia bereganatu duten euskarriekin kasu zehatzak bideratuz, oinarrizko hartu betebeharretan sakontzera dator abagune honetan: Spotify, Apple, Tidal edo YouTube; agregatzaile digitalak direlakoak; lan-hitzarmenen ohiko baldintzak, tresna erabilgarrienak, datuen azterketa eta medizioa, eta ongarrien likidazioa.
Hamar urte baino gehiagoko eskarmentua du De Zabalak musika arloko kudeaketan. Motmo argitaratzailearen fundatzailea da (BIME 2023 edizioan Industria Musikalaren Star Up Onenari Saria). 2015az geroztik hamaika euskal disketxeren aholkularitzan dihardu, bere musikarien obra-irabaziak optimizatzen, tartean, Zai-Zoi, Mauka edo Bidean.
Partekatu
Hauek ere interesatuko zaizkizu
2025/01/21Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
WOMEX 2025 azokan proposamenak aurkezteko deialdia ireki dute
Munduko musikan eta folk doinuetan oinarrituta dagoen Womex azokaren 31. edizioa Tamperen (Finlandia) ospatuko da urriaren 22tik 26ra bitartean. Programazio ofizialera proiektu artistikoak aurkezteko…
2025/01/15Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute
Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. Edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamenak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da. Bi ildo nagusi ditu…
2025/01/10MB Sustapena,Berriak,DeialdiaDeialdia abian da
VillaSoundBilbaoren 5. edizioan parte hartzeko deialdia, zabalik
Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak…
2024ko balantzea eta etorkizuna Euskal Herriko musika sektorean
Euskal musikako eragile ezberdinek sektorearen osasunari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egiten dute Musika Bulegoa Elkartearentzat. Euskal Herriko musikaren sektoreak 2024a zifra errekorrekin…
2024/12/17Berriak,Deialdia,NazioartekotzeaDeialdia abian da
Basque. Music. BIME Bogota 2025en: Euskal Herriko artista eta taldeei zuzendutako deialdia
Basque. Music.-ek eta BIMEk euskal talde edo bakarlari batek BIME Bogotá musika azoka profesionalaren laugarren edizioan parte hartzeko deialdi bat abiatu dute. Deialdi honetan parte hartzeko…